Ludoteka berezia


LUDOTEKA BEREZIA GABONETAN
1.Gaia: Zientzia eta esperimentuak.
2.Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2009ra arte jaioak).
3.Ametx Txartela UME TXARTELA bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4.2 TXANDA eskaintzen dira, (txanda bakar baten parte hartu ahal izango da).
– 1. txanda: abenduak 23, 26 eta 27
– 2. txanda: abenduak 30, urtarrilak 2 eta 3
5.Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da.
6.Plaza mugatuak. Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Plazen onarpena SMS bidez jakinaraziko da abenduaren 16an.
7.Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean). Taldeko izen-emateak ez du ziurtatzen ume guztiak talde berdinean parte hartuko dutenik, izan ere, onartuak izango dira, baina ekintzetan kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
8.Izena emateko epea 2019ko abenduaren 3tik 13ra izango da. Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan egingo da 16:00-20:00 ordutegian presentzialki, zein telefonoz (946300649) bulegoan arretarako ezarritako ordutegian.
9.Ordainketa kreditu txartelarekin egingo da ezartzen den epean, zozketa egin ondoren plaza esleituta dagoelarik.
10.Prezioak eta beherapenak.
– 1. txanda: 24 €
– 2. txanda: 24 €
Ez da beherapenik aurreikusten.
DBE: prezio ordenantzaren arabera.
11.Itzulketak. Dirua itzuliko da hurrengo egoeretako bat ematen bada, beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta:
a) Gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria)
b) Etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta.
Behin programa hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
12.2019ko Gabonetako Ludoteka Bezeria Zelaietan garatuko da.
13.Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

LUDOTEKA BEREZIA GABONETAN OINARRIAK