“Urgozo iturria” lehiaketako lanak

Gaurtik aurrera ikus daitezke Ludotekak antolatutako “Urgozo iturria” eskulan lehiaketan aurkeztutako lanak. Lehiaketa, 12 urtera arteko haur eta gazteei zuzenduta zegoen, eta bertan, Amorebieta-Etxanoko Urgozo iturriaren irudikapena egin behar zen. Horretarako, etxean eskuragarri zeuden materialak erabiliz eta teknika librea izanik.

Lan bikainak dira. Zorionak parte hartu duzuen guztioi!
Lan irabazlea datorren astelehenean, maiatzaren 18an, erabakiko da parte-hartzaile guztien artean zozketa eginez.

Aurkeztutako lanak





Urgozo iturria eskulan lehiaketa

Urgozo iturria eskulan lehiaketa



Oinarriak
1. Gaia: “Zubietxe Iturria, Urgozo”.
2. Zertan datza: Gure herrian, erdigunean aurkitzen den Urgozo iturriaren errepresentazio bat egitea, etxean aurkitu ditzakezun material desberdinekin.
3. Teknika: Librea. Etxeko materialarekin eta zure irudimenak baimentzen dizuna.
4. Norentzat: 12 urtera arteko ume zein gazteentzat.
5. Nola parte hartu? Zure eskulturaren argazkia bidali gazteinfo@amorebieta.eus helbidera, zure izen-abizenak, adina eta kontakturako telefonoa jarriz.
6. Lanak aurkezteko epea: 2020ko apirilaren 30etik maiatzaren 14ra.
7. Saria: Zornotza Aretoan ume antzerki bat ikusteko 2 sarrera.
8. Aurkeztutako lanak Ametx Gazteriako webgune zein sare sozialetan
argitaratuko dira maiatzaren 15an.
9. Jasotako lan guztien artean zozketa bat burutuko da, irabazlea zein izan den maiatzaren 18an jakinaraziz eta webgunean argitaratuz.
10. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

Oinarriak inprimagarri HEMEN