BFA Udalekuak 2020 kanpainarako berritasunak


Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiako “Udalekuak 2020” kanpainako eskabideak ezin izango dira paperean aurkeztu. Eskabideak, nahitaez, online aurkeztu behar dira egoitza elektronikoaren bidez.
Egoitzara sartu ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitartekoren bat izatea: Bak, BakQ, NAN elektronikoa edo beste ziurtagiri digital bat. Bitarteko elektronikoei buruzko eta hauek lortzeko moduari buruzko informazioa lortzeko, sartu onartutako identifikaziorako bitartekoei buruzko web-orrian.
Eskabideak sartzeko epea martxoaren erdialdean irekiko da. Beraz, ez badaukazu identifikatzeko bitartekorik, garrantzitsua da lehenbailehen eskatzea.
Identifikazio bitarteko elektronikoak eskuratzeko, Zelaieta Zentroko bigarren solairuan dagoen KZ Gunean argibideak eman ahal dizkizute, hauek lortzeko laguntza eskeiniz aurretiaz hitzordua eskatuz, 944033303 telefonoan edo tutor.amorebieta-etxano@kzgunea.net helbidean.

Informazio gehiagorako: https://web.bizkaia.eus/eu/udalekuak

Grafiti tailerra


Otsailaren 3a eta 29a bitartean, Martzel Do Nascimentok, “Martz”, spray-ez egindako margolanen erakusketa bat izango da Zelaietan. Aldi berean, margolan hauek eta bestelako grafitiak egiteko behar diren gaitasunak ikasteko tailerra eskeiniko da otsailaren 29an, larunbata, 11:00etatik 13:00ak arte. Tailer teoriko-praktiko honetan Martz-ek spray-a hobeto erabiltzeko pautak emango ditu, beharrezkoa den materiala bertan eskuragarri egongo delarik.
Izen-emate epea otsailaren 3tik 28ra, Gazte Txokoan, 16 urterik aurrera.
Ekintza doan da. Animatu zaitez parte hartzera!

Frontenis txapelketa Gauero+en


Frontenis txapelketa
Frontenisa gustoko duzu? Lagunekin jolasten duzu sarritan? Edo beharbada partidak bakarrik ikustea nahiago duzu?
Edozein arrazaoi dela eta, hau da zure aukera, bueltan da Frontenis Txapelketa Zelaietara!
Aurten hitzordua daukazu Otsailaren 7an, ostirala, 23:00etan Zelaieta Zentroko frontoian (Amorebieta IV).
Etorri zaitez nahi duzun lagunarekin parte hartzera eta nola ez, lagun artean dibertitzera.
Izen-ematea Gazte Txokoan izango da. 18 urtetik gorakoentzat.

“Bakoitza den moduka da” eta “Zuk ere ahal duzu”, Not in my town 2019ko bideo irabazleak

“Bakoitza den modukoa da” bideoa izan da, 14 urtetik beherako mailan, NOT in my town lehiaketako bideo irabazlea epaimahairen ustez, 200€ko saria irabazi duelarik Dendariak elkarteko bonoetan. Bestetik, 14 urtetik gorakoen kategorian, epaimahaiak “Zuk ere ahal duzu” bideoa saritu du 360€rekin Dendariak elkarteko baleetan.

Ikusleen saria, abenduaren 9 eta 13a bitartean ametxgazteria.eus web orrian egin den bozketaren bidez erabaki da. Bideo irabazlea 14 urtetik beherakoen mailan, “Colors” izan da. 14 urtetik gorakoen mailan, berriz, “Borrokatzeko ahalmena, lortzeko nahia”. Bideo hauek 140€ eta 280€ko sariak irabazi dituzte hurrenez hurren, Dendariak elkarteko baleetan.

Errege kabalgatan parte hartu nahi duzu?


Gazteak behar dira, 10-14 urte bitartekoak, urtarrilaren 5ean errege kabalgatan parte hartzeko. Karrozetan joateko pertsonak behar dira.

Parte hartu nahi baduzu izena eman ahal duzu Gazte Txokoan abenduaren 9tik aurrera zure Ametx txartelarekin. Ondoren jantzia jaso beharko duzu. Jantzi horrekin urtarrilaren 5ean 17:30etan Gaztetxokora hurbildu behar zara eta begirale batekin joango zara kabalgatara.
Jantzia urtarrilaren 15a baino lehen entregatu behar duzu Gaztetxokoan berriro ere.

2019ko Gabonetako egitaraua


2019ko GABONETAKO EGITARAUA

Abenduak 4
17:30 Herriko plaza
GABONETAKO ARGIEN PIZTEA
Zubiaur Musika Eskola, Triki Piu, Txokolatada, eta tailerrak

Abenduak 13
23:00 Zelaietako kontzertu gela
GAUERO+18: Kontzertua BELATZ

Abenduak 14
20:00 El Karmeloko kaperan
AITA ELISEOREN OMENEZKO KONTZERTUA
Ant: Abeskimu

20:00 Zelaietako kontzertu gela
GAUERO NOT IN MY TOWN GALA
Sari banaketa

Abenduak 15
16:00 Larrako eliza
GABON KANTEN EMANALDIA
Ant: Larreako katekesia

Abenduak 19
20:15 Zelaietako kontzertu gela
MUSIKA GERTU: “SOUL TELLER”
Sarrera: 6€

Abenduak 20
20:15 Zornotza Aretoa
GABONETAKO KONTZERTUA
Ant: Zubiaur Musika Eskola
Sarrera: 3€

Abenduak 21
20:00 Zelaietako kontzertu gela
Gabonetako Gauero berezia
NUN IKUSIOT NIK ZURE AURPEGIXE 2019

20:15 ZORNOTZA ARETOA
“GHERO” Tartean
Sarrera: 8€

Abenduak 22
12:30 Herritik zehar
13:45 Kalbario
MESIAS SARRITAN
Ant: Herriko koralak

Abenduak 24
9:30 Zelaieta parkea
XVII. BELATXIKIETARA IGOERA
Ant: Extrem Zornotza

18:00 Herriko Plaza
OLENTZERO
Ant: Udabarri Dantza Taldea

Abenduak 26-30 Diciembre
GABONETAN JAI (0-12 urte)
Umeentzako Gabonetako parkea
11:30-13:30/17:00-21:00
Sarrera: 3€ (5 egunerako: 10€)
**Ikuskizunak egunero frontoian 19.00etan (doan)

GAUERO GABONETAN +10 urte
Gazteentzako gabonetako esparrua
17:00-21:30 Kontzertu Gela

Abenduak 29
Egun guztian zehar
Zubiondo plaza KLASIKOEN RALLYA
AIDAE

Abenduak 31
16:30 Zelaieta Parkea
SAN SILVESTRE LASTERKETA
Ant: Herrenak Triatloi Kluba

Urtarrilak 2
18:00 Zornotza Aretoa
“KATILLUKADAK” Kontakatillu
Sarrera: 5€

Urtarrilak 3
18:00 Zornotza Aretoa
“KONTUKANTARI 2” laenananaranja
Sarrera: 5€

Urtarrilak 5
18:00 Gudari-Herriko plaza
ERREGEEN KABALGATA

**Paje izateko izen ematea abenduaren 9tik aurrera Gaztetxokoan (10urtetik gora)

Urtarrilak 6
19:00 Nafarroa
CROSS INTERNACIONAL
Ant: Club Deportivo Zornotza

Belatz taldearen kontzertua


Abenduaren 13an, 23:00etatik aurrera, Belatz taldeak eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Zelaieta zentroko Kontzertu Gelan. 2018an Banden Lehia lehiaketa irabazi ostean grabatutako “Hotz egin duen arren” lehen diskoaren aurkezpen biraren partea da kontzertu hau. 2019ko BBK Live jaialdian eta Bartzelonako EH Sona jaialdian parte hartu ondoren, Amorebieta-Etxanon izango da bere musika eta emanaldiaz gozatzeko aukera. Sarrera doakoa da.

Not in my town 2019! BOZKETA abenduaren 9tik 13ra

2019. urteko bideoak ikusteko eta bozkatzeko klikatu irudian edo HEMEN

NOT IN MY TOWN 2019
Parte-hartzaileek bost minututik beherako bideoa aurkeztu beharko dute. Hizkuntza erabiltzekotan euskara, gaztelania edo inglera izango da. Bideoak entregatzeko epea azaroaren 29an amaitzen da, Gazte Txokoan edo Gazte Informazio Bulegoan, zerbitzuetarako ezarritako ordutegietan.

Sariak
11-14 urte
– Epaimahaiaren saria: 200€ Dendariak elkarteko baleetan
– Publikoaren saria: 140€ Dendariak elkarteko baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)
14 urtetik aurera
– Epaimahaiaren saria: 360€ Dendariak elkarteko baleetan
– Publikoaren saria: 280€ Dendariak elkarteko baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)

NOT in my town programaren informazio orokorra HEMEN

LEHIAKETAREN OINARRIAK 2019
IZEN-EMATE ORRIA
PARTE-HARTZE BAIMENA

Hona hemen Material osagarria lehiaketan parte hartzeko.