NOT in my town! 2019

2018 urteko bideoak ikusteko klikatu irudian edo HEMEN

NOT IN MY TOWN 2019
Parte-hartzaileek bost minututik beherako bideoa aurkeztu beharko dute. Hizkuntza erabiltzekotan euskara, gaztelania edo inglera izango da. Bideoak entregatzeko epea azaroaren 29an amaitzen da, Gazte Txokoan edo Gazte Informazio Bulegoan, zerbitzuetarako ezarritako ordutegietan.

Sariak
11-14 urte
– Epaimahaiaren saria: 200€ Dendariak elkarteko baleetan
– Publikoaren saria: 140€ Dendariak elkarteko baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)
14 urtetik aurera
– Epaimahaiaren saria: 360€ Dendariak elkarteko baleetan
– Publikoaren saria: 280€ Dendariak elkarteko baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)

NOT in my town programaren informazio orokorra HEMEN

LEHIAKETAREN OINARRIAK 2019
IZEN-EMATE ORRIA
PARTE-HARTZE BAIMENA

Hona hemen Material osagarria lehiaketan parte hartzeko.

Mangamore, hamahirugarren edizioa urriaren 11tik 13ra

Japoniako kultura eta manga gogoko dutenak berriro ere Amorebieta-Etxanon bilduko dira urriaren 11 eta 13 artean. Mangamoreko jaialdiaren hamahirugarren edizio honetan tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jolasak, umeentzat ekintzak, etab. egongo dira.

Deialdi honetan bereziki azpimarratu behar da Folagorren bisita, Pokemonen espezializatutako youtuberra. Lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu. Bere jarraitzaileek larunbatean 13:00etan egingo den fan meetingean entzun ahal izango dute Amorebieta IV pilotalekuan. Leku berean Garuna Effect ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango da, ostiral eta larunbat arratsaldean. Hauek modu didaktiko batean eta umore askorekin, animean agertzen diren asmakizun eta botereei buruz hitz egingo digute.

Musika Mangamoreko zati garrantzitsu bat da. Horren adibide jaialdiaren lehenengo egunean egingo den kontzertua, Miou Fujinaga abeslariarena, eta larunbatean Myth and Roid bikoteak eskainiko duen kontzertua, animeko hainbat soinu banden egileak Japonen.

Espazio berdinean, Japon tradizionalago batetaz ere gozatu ahal izango da, Taiko Enishi taldeak eskainiko dituen Taiko tailer eta kontzertuekin, eta arte martzialen erakusketekin. Ukabidea talde zornotzarrak karate ikuskizuna eskainiko du, Tanabe klubak aikido, eta ninjutsu Bujinkan Bilbao taldeak.
Pilotalekuan Cosplay lehiaketa, karaokea eta dantza egongo dira. Azken hau edizio honetan Kiba youtuberrak aurkeztuko du.

Aisialdi elektronikoari dagokionez, beste behin ere, Mangamorera datozenek Arcadeko jolasak, bideokontsolak edo jarriko diren ordenagailuetan jolasak sarean erabili ahal izango dituzte. Gainera, larunbatean Pokemon eta Clash Royal bezalako jolasen torneoak egongo dira. Mahai jolasak eta Shogi bezalako jolas tradizionalak ere egongo dira.

Umeak egurrezko jolasekin jolastu ahal izango dira nagusi batekin, horretarako prestatutako ludoteka batean. Photocall bat ere egongo da Ureshirekin, jaialdiko maskotarekin. Honek urtez urte arrakasta handiagoa du gazteen artean. Zelaietan puzgarriekin gune bat ere egongo da umeentzat, eta merchandising produktuekin hainbat postu.

Beste behin ere umore horiko gune bat egongo da Herriko plazan, Japoniako programa mitikoan egin ohi diren proben antzekoak izango dituelarik, eta publikoak zein parte-hartzaileek ederto pasatzeko aukera izango dute.

Formatu txikiko emanaldiak egongo dira: DJ Socia Japoniako discjockey-ak jarriko duen musika elektronikoa edo Igor Cerainen piano kontzertua eta sushi-dastatze bat.

Zelaieta Zentroko auditorioan hainbat ekintza egingo dira. Horien astean adibidez mangan espezializatutako argitaletxe berri baten aurkezpena, Kodai; ninjei buruzko hitzaldi bat, edo cosplayer-en arteko mahai borobil bat (Kakiku Cosplay eta Eiko Loveless).
Erosketak maite dituztenentzat, merkataritza postuak egongo dira eta artist alley bat sortzaileen produktuak zuzenean erosteko. Japoniako janaria ere jan ahal izango da Zelaieta parkean egongo den gune gastronomikoan.

Mangamore 2019 EGITARAUA
Informazio gehiagorako https://mangamore.eus

Umeen tanborrada 2019 entseguak


UMEEN TANBORRADA 2019
Entseguak

Sukaldariak
Ez dago entsegurik.

Suziri eramaileak
Ez dago entsegurik.

Fusilariak
Uztailak 12 – 18:00
Uztailak 18 – 18:00

Kantinariak
Uztailak 5 – 17:00
Uztailak 12 – 17:00
Uztailak 19 – 17:00

Danborrariak
Ekainak 26 – 17:00
Uztailak 3 – 17:00
Uztailak 10 – 17:00
Uztailak 17 – 17:00

Arropa jasotzeko egunaren berri aurrerago jakinaraziko da.

Marmitako lehiaketa 2019

MARMITAKO LEHIAKETA ARAUTEGIA
1.Amorebieta-Etxanoko jaietako kuadrillen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa larunbatean, uztailak 20, ospatuko da Zubiondo plazaren inguruan.

2.Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik Zelaieta Zentroan izena ematen badu.

3.Izen ematea astelehenetik ostiralera 8:30tik 21:30ra izango da, eta uztailaren 12an eguerdiko 13:00etan amaituko da.

4.Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, eta lehiaketaren garapen egokirako, izena ematerakoan, kuadrilla bakoitzeko kide batek AMETX txartela izan eta aurkeztu beharko du. Pertsona hori mailegatutako materialaren arduraduna izango da eta materiala ez jasotzea, ez itzultzea, edo egoera ez egokian itzultzekotan hurrengo zenbatekoen arabera ordaindu beharko ditu:

Mahaiak: Aleko prezioa………… 30 €
Aulkiak: Aleko prezioa…………. 20 €
Bestelako zigorrak………………… 50 €

Zigorra jarriko da honako egoera hauek gertatuz gero:
– Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero.
– Materialaren ez entregatzea orduan eta beharrezko lekuan edo materiala egoera okerrean bueltatzea.
– Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.
– Arautegian agertzen ez den antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer.

5.Lehiaketako/txapelketako kuadrillei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan. Guneak pertsona kopuruaren arabera sailkatuko dira eta kategoria desberdinetan zozketatuko dira: A talde txikiak, B talde handiak eta C Challengeko taldeak. Kuadrilla bakoitzak zozketan esleitutako tokia erabili beharko du derrigorrez.

6.Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten kuadrillei.

7.Mahaiak eta aulkiak planoan agertzen den lekuan hartu eta bueltatu beharko dira hurrengo ordutegia errespetatuz. Hartu: 10:30 – 13:00; Bueltatu: 13:00 – 19:30.

8.Kuadrillek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro, batez ere lapikoak entregatzeko ordutegia eta lekua.
– Sari banaketa 14:30etan izango da.
– Lapikoak gehienez, 25 cm-ko diametroa izan dezakete.

9.Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da AMETXeko bi kide eta kuadrila antolatzaileko beste bi kideek osatuta.

Udaleku irekiak 2019 egitaraua

UDALEKU IREKIAK 2019
Udaleku irekiak 2019 web

Datak
1. ekainaren 24tik 28ra
2. uztailaren 1etik 5era
3. uztailaren 8tik 12ra
4. uztailaren 15etik 19ra
Ordutegiak
A. 09.00-13.00
B.09.00-15.00 (jantokiarekin)
* Ordutegi hauek aldaketak izan ditzakete programaren barruan egiten diren ekintza desberdinen arabera (Irteerak, etab.)
Prezioa
A.35€
B.75€ (Jantokia barne)

Informazio gehiago HEMEN
Beste informazio gehiarria
INFORMAZIO OROKORRA
ARGAZKI ETA SARE SOZIALETARAKO BAIMENA
EGITARAUA 2013-2009an Jaioak
EGITARAUA 2014-2015an Jaioak

Umeen tanborrada 2019


Umeen tanborrada 2019ko uztailaren 12an burutuko da.

5-13 urte bitarteko umeak eta gaztetxoak hartu ahal dute parte. (2014-2006 urteetan jaioak)
Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 7etik ekainaren 13ra Gazte Informazio Bulegoan edo behean datuak beteta. Izena emateko umea/gaztetxoaren izen-abizenak, jaiotze data eta arduradunaren teléfono zenbakia eman beharko da.

Gorputzak: Sukaldariak, antortxeroak, fusileroak, kantineroak eta tanborreroak.

Zure Izen-abizenak (beharrezkoa)

Jaiotze-data (beharrezkoa)

Telefonoa (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Aurreko urtean parte hartu du (beharrezkoa)
BAIEZ

Gorputza aurreko urtean (beharrezkoa)
tanbor-joleakantineroafusilariaantortxeroasukaldaria

ARAUTEGIA