Belatz taldearen kontzertua


Abenduaren 13an, 23:00etatik aurrera, Belatz taldeak eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Zelaieta zentroko Kontzertu Gelan. 2018an Banden Lehia lehiaketa irabazi ostean grabatutako “Hotz egin duen arren” lehen diskoaren aurkezpen biraren partea da kontzertu hau. 2019ko BBK Live jaialdian eta Bartzelonako EH Sona jaialdian parte hartu ondoren, Amorebieta-Etxanon izango da bere musika eta emanaldiaz gozatzeko aukera. Sarrera doakoa da.

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.