Mangamore, hamahirugarren edizioa urriaren 11tik 13ra

Japoniako kultura eta manga gogoko dutenak berriro ere Amorebieta-Etxanon bilduko dira urriaren 11 eta 13 artean. Mangamoreko jaialdiaren hamahirugarren edizio honetan tailerrak, musika emanaldiak, lehiaketak, bideo-jolasak, umeentzat ekintzak, etab. egongo dira.

Deialdi honetan bereziki azpimarratu behar da Folagorren bisita, Pokemonen espezializatutako youtuberra. Lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu. Bere jarraitzaileek larunbatean 13:00etan egingo den fan meetingean entzun ahal izango dute Amorebieta IV pilotalekuan. Leku berean Garuna Effect ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango da, ostiral eta larunbat arratsaldean. Hauek modu didaktiko batean eta umore askorekin, animean agertzen diren asmakizun eta botereei buruz hitz egingo digute.

Musika Mangamoreko zati garrantzitsu bat da. Horren adibide jaialdiaren lehenengo egunean egingo den kontzertua, Miou Fujinaga abeslariarena, eta larunbatean Myth and Roid bikoteak eskainiko duen kontzertua, animeko hainbat soinu banden egileak Japonen.

Espazio berdinean, Japon tradizionalago batetaz ere gozatu ahal izango da, Taiko Enishi taldeak eskainiko dituen Taiko tailer eta kontzertuekin, eta arte martzialen erakusketekin. Ukabidea talde zornotzarrak karate ikuskizuna eskainiko du, Tanabe klubak aikido, eta ninjutsu Bujinkan Bilbao taldeak.
Pilotalekuan Cosplay lehiaketa, karaokea eta dantza egongo dira. Azken hau edizio honetan Kiba youtuberrak aurkeztuko du.

Aisialdi elektronikoari dagokionez, beste behin ere, Mangamorera datozenek Arcadeko jolasak, bideokontsolak edo jarriko diren ordenagailuetan jolasak sarean erabili ahal izango dituzte. Gainera, larunbatean Pokemon eta Clash Royal bezalako jolasen torneoak egongo dira. Mahai jolasak eta Shogi bezalako jolas tradizionalak ere egongo dira.

Umeak egurrezko jolasekin jolastu ahal izango dira nagusi batekin, horretarako prestatutako ludoteka batean. Photocall bat ere egongo da Ureshirekin, jaialdiko maskotarekin. Honek urtez urte arrakasta handiagoa du gazteen artean. Zelaietan puzgarriekin gune bat ere egongo da umeentzat, eta merchandising produktuekin hainbat postu.

Beste behin ere umore horiko gune bat egongo da Herriko plazan, Japoniako programa mitikoan egin ohi diren proben antzekoak izango dituelarik, eta publikoak zein parte-hartzaileek ederto pasatzeko aukera izango dute.

Formatu txikiko emanaldiak egongo dira: DJ Socia Japoniako discjockey-ak jarriko duen musika elektronikoa edo Igor Cerainen piano kontzertua eta sushi-dastatze bat.

Zelaieta Zentroko auditorioan hainbat ekintza egingo dira. Horien astean adibidez mangan espezializatutako argitaletxe berri baten aurkezpena, Kodai; ninjei buruzko hitzaldi bat, edo cosplayer-en arteko mahai borobil bat (Kakiku Cosplay eta Eiko Loveless).
Erosketak maite dituztenentzat, merkataritza postuak egongo dira eta artist alley bat sortzaileen produktuak zuzenean erosteko. Japoniako janaria ere jan ahal izango da Zelaieta parkean egongo den gune gastronomikoan.

Mangamore 2019 EGITARAUA
Informazio gehiagorako https://mangamore.eus

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.