Ludoteka

ludotekaweb
Amorebieta-Etxanoko 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen zerbitzua da umeentzako ludoteka. Aisialdiarekin lotuta dagoen zerbitzu hau gune bitan dago banaturik:
•3 eta 7 urte bitarteko umeentzat (3 txanda: 17.00, 18.00 eta 19.00) Gehienez 20 pertsona txanda bakoitzean. Ume hauek ez dute ludotekatik bakarrik irtetzeko baimenik.
•8 eta 10urte bitartekoentzat (txanda barik). Gehienez 15 pertsona.
Zerbitzua erabiltzeko Ludotekako Karneta izatea beharrezkoa da. Ume txartelaren inguruko informazio guztia HEMEN.

Umearen arduradunen betebeharrak
Umeak berezitasunen bat baldin badauka, begiraleei komunikatzea beharrezkoa da (Kasuz kasu arduraduna bertan gelditzea eskatuko da)
Arduradunek txanda ordutegia errespetatu behar dute. Egun bakoitzean gehienez txanda baten parte hartu ahal izango da (Ezin da errepikatu).
Momentu oro ardunadunak adi egon beharko dira arazoak izanez gero: Ludotekatik hurbil egon eta telefono mugikorrera adi.
Ludotekako jolasen erabilera txarraren ondorioz hautsiz gero, arduradunek ludotekara berdina edo antzekoa den beste jolas bat ekarriko dute.

Umeen betebeharrak
Begiraleek agintzen dutena berehala bete behar da.
Materialak gure etxekoak izango balira zaindu behar dira.
Materialekin jolastu ostean bere lekuan utzi behar dira berriro.
Alde egin baino lehen ludoteka ondo batu behar da.
Ludoteka kideak zaindu behar ditugu.

LUDOTEKA FAMILIAN
Hilean behin larunbatean ludoteka zabaltzen da familian jolastu ahal izateko. Ez da zaintza zerbitzurik esakaintzen, umeak helduekin etorri behar dira haiekin jolasteko. Ez da aurretik izenik eman behar.

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.