OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gazte Informazio Bulegoan gazteen intereseko informazio guztia eskaintzen saiatzen gara.

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoaren harretarako ordutegia hurrengoa da:

Astelehenetik ostiralera: goizez 10.00-13.00 eta arratsaldez 17.00-20.00

Baina horretaz gain Ametxeko Gazteria zerbitzuen barnean hainbat funtzio betetzen ditu Gazte programa desberdinetan lagunduz eta antolaketa lanen koordinazio puntu bat izanez.

Gazte Informazio Bulegoan hurrengo gaien inguruko informazioa eskaintzen da:

–         ENPLEGUA ETA FORMAKUNTZA: Egunkarietako enplegu eskaintzak, praktikak, bekak, oposaketak, lana atzerrian…

–         BIDAITEKA: Gidak, mapak, eta liburuxkak: Euskal Herrikoak, estatuko gainontzeko erkidegokoak, eta beste herrialde batzuetakoak.

–         KULTURA: Kultur arloko liburuxka, antzerki programazioak, herrietako programazio kulturalak, jaiak…

–         GIZARTEA: boluntariotza, etxebizitza, sexua…

Honekin batera beste zenbait txartel egiten dira Zornotzako Gazte Informazio Bulegoan. Txartel desberdinen ematea: REAJ aterpekide txartelak, ikasle (ISIC), irakasle (ITIC) eta GO25 (IYTC) , Zelaietako Ametxeko entsegu lokaletako txartela , Zornotza Aretoko txartela, Zelaietako ludotekako Ume Txartela eta Zornotzako Gazte Informazio Bulegoaren eta Gazte Txokoaren Txartela, Gazte Karneta.

zure iritzia