Ludoteka berezia

Ludoteka berezia aste santua 2018 web
1. Gaia: Zirkoa
2. Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2008ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (Txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: 2018ko martxoaren 26tik 28ra
2. txanda: 2018ko apirilaren 3tik 6ra
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Plaza mugatuak (40 leku txanda bakoitzeko). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Behin betiko zerrenda martxoaren 20an argitaratuko da.
6. Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean) Umeak txanda berdinean onartuak izango dira baina ondoren ekintzetan
kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
7. Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 5etik 16ra. Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
8. Ordainketa kreditu txartelarekin izena ematerakoan egingo da. Diru bueltaketa, onartuak ez direnentzat behin betiko zerrendak argitaratzen direnean ezartzen den epean egingo da.
9. Prezioak eta beherapenak.
15 € 1. txanda
20 € 2. txanda
Ez da beherapenik aurreikusten
DBE: prezio ordenantzaren arabera
10. Itzulketak. Izena emateko epea bukatuta dirua itzuliko da, plaza egokitzen ez bazaizu, hurrengo egoeretako bat ematen bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) Etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin programa hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
11. 2018ko Aste Santuko ludoteka bezeria Zelaietan garatuko da.
12. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.