Nazioartekoak

Nazioarteko Ikasle-txartela edo ISIC (International Student Identity Card)
ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: Dedikazio osoz ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela on line eta Gazte Informazio bulegoan eskuratu.

Nazioarteko Irakasle-txartela edo ITIC (International Teacher Identity Card)
ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Eska ezazu ITIC txartela on line eta Gazte Informazio bulegoan eskuratu.

Nazioarteko Go-25 txartela edo o IYTC (International Youth Travel Card)
Go-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Eska ezazu Go-25 txartela on line eta eta Gazte Informazio bulegoan eskuratu.

Nazioarteko Aterpekide-txartela
Aterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Eska ezazu aterpekide-txartela on line eta Gazte Informazio bulegoan edo aterpetxeetan eskuratu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>