Nahi izanez gero, aurretik ez baduzu, eskatu ahal duzu Ametx Txartela Gazte Karneta aktibaturik hurrengo datuak betez eta 48 ordutan Gazte Informazio Bulegoan prest izango duzu. Igo behar duzun argazkia, karneterako argazkia izan behar da. NANa eskaneatu behar duzu eta igo ere. Artxibo biak pdf edo jpg izan behar dira eta gehienez Mb1ekoak
Ametx erakunde autonomoak ZORNOTZAKO GAZTE KARNETA jarri zuen abian 2006. urteko otsailetik aurrera Gazte Informazio Bulegoaren bidez. Agiria 14 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta, horri esker, udalerriko gazteek hainbat abantaila dituzte udal zerbitzuetan. Abantailen artean hurrengoak daude, besteak beste:
Beherapena ZORNOTZA ARETOKO urteko abonoa egiteko, era berean ZELAIETA ZENTROA eta Zornotza aretorako doako sarrerak zozketatzen dira eta ametxgazteriak Zelaietan antolaturiko jarduera gehienetan beherapenak lortzen dira karnetarekin.
Honetaz gain prezio bereziak dituzte ZORNOTZAKO KIROL HERRI erakundean bazkide egiterakoan.
DENDARIAk elkarteko dendetan diskontuak izateko aukera ere ematen du karnet honek, urtean zehar beherapen berrien eta zozketetako izenen berri Gazte Informazio Bulegoan eta Lotsabako aldizkarian ematen da eta hemen.
Karneta doahinik aktibatzen da Ametx Txartelean. Ametx Txartela baduzu Gazte Informazio Bulegora hurbildu eta Gazte Karneta aktibatu hurrengo dokumentazioa aurkeztuz:
– NAN originala
– Argazki bat
Egun On! Helene eta Paule Del Pinoren gazte txartela egiteko datuak bidali dizkizuet. Ostiral arratsaldean pasatuko gara batzera arratsaldeko 7 aldera.
Eskerrik asko.
Idoia.
Ederto, hemen prest egongo dira. Eskerrik asko.