Jokoan

Jokoan2018webMahai-jokoen Jokoan jaialdia, lagunen arteko jokoen edo mahai-jokoen bitarteko denontzako aisialdi proposamena da. Aurten Azaroaren 24 eta 25ean ospatuko da.

Jaialdian hamaika joko ezberdinetara jolasten irakatsiko dizugu, txapelketetan izena eman, zozketetan parte hartu, etab. Dibertsiorik beteriko asteburua!

Zure erlauntza propioa eraiki, espezia merkatua menperatu, trenbideen jabea bihurtu, erreflexu azkarrenak dituzula frogatu edo zure ezaguera Trivial partida baten erakutsi. Hauek Jokoan mahai-joko jaialdian aurkitu ahal duzunaren adibide batzuk baino ez dira. Beraz, bakarrik, bikotearekin, lagunekin edota familiarekin hurbiltzeko gonbidapena egiten dizugu, zure zain gaude!

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.