Umeentzako aisialdi programa (10 urtera arte). Normalean, hilean zapatu baten izaten da. Ekintzak: tailerrak, jolasak, ikuskizunak, irteerak, txangoak, … Batzuetan gurasoekin batera egiteko ekintzak izaten dira. Erdu Olgetan programako ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da ludotekako Ume Txartela izatea. Informazio gehiago HEMEN.

ERDU OLGETANEKO EGITARAUA DESKARGATU HEMEN
ERDU OLGETAN ARAUTEGIA
Izena emango da argitaratutako datan Gazte Informazio Bulegoan, zerbitzuaren ordutegian (Ez dago telefonoz eta emailez izena ematerik). Ume txartela izatea derrigorrezkoa da izena emateko.
Ekintzaren arabera plaza mugatuak izango dira eta lekuak zozketa bidez esleituko dira. Plazak betetzerakoan itxaron zerrenda bat zabalduko da, kasu honetan ere zozketako ordena errespetatuko da libre gelditzen diren plazak betetzeko. Ekintza jakin batzuetan (Olentzeroren etxera irteera adibidez) aurreko urtean ekintzan parte hartu ez dutenak lehentasuna izango dute.
Erdu Olgetan programan izena eman ondoren ekintzara etortzerik ez duenak ostiraleko 20:00ak baino lehen jakinarazi beharko du Gazte Informazio Bulegoan (Kasu honetan telefonoz egin ahal da: 946300650) itxaron zerrendako hurrengo umea sartzeko.
Jakinarazi barik ekintzara etortzen ez dena, hurrengo ekintzan ezin izango du izena eman.
Ekintzaren egunean libre gelditzen diren plazak ez dira izena eman ez dutenekin beteko ezta itxaron zerrendako umeekin telefonoz aurretik jakinarazi ez bazaie.
Txanda ordutegia errespetatu behar da.
Momentu oro, arduradunak adi egon beharko dira arazoak izanez gero mugikorrera deituko bait zaie.
Umeak beharrizan bereziren bat baldin badauka, izena ematerakoan jakinaraztea beharrezkoa da.

zure iritzia