Horroroskopoa

ARIES

maitasuna 3 ikasketak 3 osasuna 3 lagunak 4

Azkenean negua heldu da eta arropak jarri beharko dituzu, eta egia esan arropakin asko galtzen duzu… Ahaztu pixka bat zure gorputza, dietak eta gimnasioa eta egizu froga: Berba egiten, barrea eragiten eta jatorra izaten ligatzen da ere!

TAURUS

maitasuna 2 ikasketak 1 osasuna 4 lagunak 3

Kalean, autobusean, trenean, gaztetxokoan eta eskolako pasiloetan gaudenok ez dugu zure iphoneko abestiak entzuteko gogorik, jendea zure hondotik aldentzen joango da hau kontrolatzen ez baduzu. Orain lagunekin egoteko aukera ona duzu! Aprobetxatu!

GEMINIS

maitasuna 4 ikasketak 5 osasuna 3 lagunak 4

Mario Vaquerizo baino zuriago zaude. Gabonak ikasten pasatu dituzu zure logelan? Lasai, oraindik denbora gelditzen zaizu eguzkia hartzeko eta esne kolore hori galtzeko. Dena den, lotsabakoko txutxumutxu guztiak zuretzat izango dira, inoiz baino sexyago zaudelako.

CANCER

maitasuna 2 ikasketak 2 osasuna 4 lagunak 2

Gezurrak esaten bukatu duzu urtea. Oso erraza zan hori gabonetan telefonoz egitea baina orain ikastolan zure lagunak aurpegira begiratzean aurreko bertsioa mantentzeko kapaz izango zara? Ez larritu zure lagunak badakite nolakoa zaren eta barkatuko dizute aurreko gezur guztietan bezala.

LEO

maitasuna 4 ikasketak 2 osasuna 3 lagunak 2

Zure bizitzan teknologia sartzea erabaki duzu, Facebooka baztertu eta twitter zure lagun berria da. Kontuz! oso dibertigarria da baina denbora arin konturatu barik pasatzen da eta gero egin beharrekoak egin barik gelditzen dira… Eta telefonoko argazki horrek ezabatu!!

VIRGO

maitasuna 2 ikasketak 2 osasuna 2 lagunak 2

Udan kamiseta kentzea, bikinia janztea, igerilukera joatea eta LMFAO kaltzontziloetan paseoak eman gura baduzu orain dekozu aukera bizitza osasuntsu bat hasteko, kirola egiteko eta horrela udarako gorputza prest izango duzu!

LIBRA

maitasuna 3 ikasketak 2 osasuna 3 lagunak 5

Acne hori gabonetan jan dituzun txokolate eta langostinoen ondorioa da. Aurpegia egunero ondo garbitu eta egun batzuetan dana konponduta egongo da. Eta holan ez bada, trankil maitasuna zure atera deika dago!

ESCORPIUS

maitasuna 4 ikasketak 4 osasuna 3 lagunak 4

Just Dancen onena zarela esaten du zure PS3ak, baina egia esan zure auzokideak ez dute berdina pentsatzen! Dutxatzen zarenean ahotsaren bolumena bajatu Melendiren abestiak kantatzerakoan… eta etxetik kanpo Ez Abestu!!

SAGITARIUS

maitasuna 1 ikasketak 5 osasuna 3 lagunak 3

Berriz ikusteko aukera izango duzu. Badakit hau gezurra dela pentsatzen duzula baina halan izango da. Iraganeko maitale hori zure ingurura bueltatuko da baina orain beste pertsona batekin dago. Bizitza gogorra da.

CAPRICORNIUS

maitasuna 4 ikasketak 3 osasuna 3 lagunak 4

Txunba txunba! Oraindik ez zara kani-txoni puntura heldu baina bidean zaude. Zure oinak David Guetaren remixen erritmora mugitzen dira momentu guztietan, baita matematikako klasetan. Trankil, osatuko zara, makinaaa!

ACUARIUS

maitasuna 2 ikasketak 3 osasuna 4 lagunak 3

Miley Cyrus eta Harry Stylekin ligatzea ezinezko da. Horrekin jarraitu gura duzula? Zure arazoa da, baina gero ez esan abisorik ez duzula jaso. Denbora galdu fantasietan eta errealitatean dauden pertsona onak galduko dituzu!

PISCIS

maitasuna ? ikasketak ? osasuna ? lagunak ?

And we danced all night to the best song ever.
We knew every line. Now I can’t remember
How it goes but I know that I won’t forget her
‘Cause we danced all night to the best song ever.