Mugikortasuna

Ikasten zaude eta atzerrian kurtso bat egin gura duzu? Titulua jaso eta praktikan atzerrian egin gura dituzu? Europara bidaiatu gura duzu? Europan lan egin gura duzu. Hemen dauden lan agentzia, beka programa eta ikasketa programa desberdinen informazioa aurkituko duzu.

Europarako Gida: europa helmuga(Eusko Jaurlaritza) atzerrira irtetean sor daitezkeen zalantzak eta ziurgabetasunak desagerrarazteaz aparte, ezagunak ez diren mugikortasun-aukerak eskaintzen ditu gida honek. 13 ataletan egituratuta dago. Bakoitzean, edukien deskribapen laburra egiten da, adibideak eta aholkuak eman eta informazio gehiago eskuratzeko eta dokumentuak deskargatzeko estekak eskaini.

Gaztebizz mugikortasun informazioa: Mugikortasuna (Bizkaiko Foru Aldundia)Ikaslea bazara edo titulua jaso barria badaukazu eta esperientzia barri bat bizitzeko prest bazagoz, mugikortasun programak zuretzat izan daitekez. Programa honeek atzerrian praktika edo ikasketak egitea ahalbideyzen dabe. Bidaiatzea, mundua eta jende barria ezagutzea… zure curriculuma osatzen dozun bitartean. Zer gehiago eskatu daiteke?

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.