Institutuko ikasleen moda desfilea martxoaren 30ean Zornotza Aretoan

Institutoko desfilea 2019 web

Aurreko urteetan bezala Urritxe institutuko ikasleak euren ikasbidairako dirua lortzeko moda desfilea prestatzen ari dira. Ikuskizuna martxoaren 30ean izango da Zornotza Aretoan. Bi emanaldi disfrutatzeko aukera izango dugu: 20:00tan eta 22:00tan. Gazteak abestu, dantzatu eta nola ez, desfilatu egingo dute. Ordu bateko ikuskizuna izango da.

Sarrerak: 5€

Sarrerak salgai daude Zornotza Aretoko makinan eta HEMEN

Aste Santuko ludoteka berezia 2019

Ludoteka berezia aste santua 2018 web
1. Gaia: Ortua
2. Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2009ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: 2019ko apirilaren 15etik 17ra
2. txanda: 2019ko apirilaren 23tik 26ra
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Plaza mugatuak (50 leku txanda bakoitzeko). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Plazen onarpena SMS bidez jakinaraziko da apirilaren 2an.
6. Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean). Umeak txanda berdinean onartuak izango dira baina ondoren ekintzetan kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
7. Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 18tik 29ra. Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
8. Ordainketa kreditu txartelarekin egingo da ezartzen den epean, zozketa egin ondoren plaza esleituta dagoelarik.
9. Prezioak eta beherapenak.
1. txanda: 15 €
2. txanda: 20 €
Ez da beherapenik aurreikusten
DBE: prezio ordenantzaren arabera
10. Itzulketak. Dirua itzuliko da hurrengo egoeretako bat ematen bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) Etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin programa hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
11. 2019ko Aste Santuko ludoteka bezeria Zelaietan garatuko da.
12. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

Gazte eguna 2019

Gazte eguna web
MARTXOAK 9>/strong>
10:37 Txupinazoa
12:07 Gazte Olinpiadak Zornotza vs Usansolo. Pasadan urteko errebantxa.
Ondoren, Zaparrada batukada.
15:17 Bazkaria Zelaietako karpan. Tiketak 10 €, Urtza eta Saltxan salgai.
Bazkalostean, Etxebarria aita-semeak.
18:27 Elektrotxufla Luis Urrengoetxea kalean
22:07 Kontzertuak Zelaietako karpan (doan): Xavi Sarria eta Zopilotes Txirriaos.

Irati eta Unax Nun ikusiot nik zure aurpegixe 2018ko irabazleen eta partehartzaileen bideoak

nun ikusiot web
Aurtengo Nun ikusiot nik zure aurpegixe edizioaren irabazleak Irati, Uptown Funk you up abestiarekin (Bruno Mars) eta Unax, Malamente abestiarekin (Rosalia) izan dira.

¿Por qué hacer daño? eta Komunentzako ez dago generorik Not in my town 2018ko irabazleak

Lauaxetako ikasleak eginiko ¿Por qué hacer daño? bideoa izan da Not in my town lehiaketako epaimahaiaren sariaren irabazlea, 14 urtetik gorakoen kategorian. 360€ko saria irabazi dute Dendariak elkarteeko bonoetan. Bestetik, 14 urtetik beherakoen kategorian Komunentzako ez dago generorik izenburuko bideoa izan da 280€ko epaimahaiaren sariaren irabazlea.
DSC_0114
DSC_0121
Publikoaren sariak Guztiok berdinak gara eta Abre los ojos, despierta bideoentzat izan dira.

Gabonetan jai 2018

Gabonetan Jai 2018 web
INFORMAZIO OROKORRA
Datak: 2018ko abenduaren 26tik 30era

GABONAK OLGETAN (0-3 urte)
Ludoteka
11:30-13:30/17:00-20:00
Ume txikientzako jolas gunea

GAUERO GABONETAN (+10 urte)
Kontzertu Gela
17:00-21:30
Gazteentzako gabonetako esparrua

GABONETAN JAI
11:30-13:30/17:00-21:00
Umeentzako Gabonetako parkea

Prezioa:
Eguneko sarrera: 3€
Bost egunerako bonoa: 10€
Sarreren salmenta: Gazte Informazio Bulegoan (Diruarekin)

Errege kabalgatan parte hartu nahi duzu?

Gaztetxoak 10-14 urte bitartekoak behar dira, urtarrilaren 5ean errege kabalgatan parte hartzeko. Karrozetan joateko pertsonak behar dira.

Izena eman ahal duzu Gazte Informazio Bulegoan abenduaren 10etik aurrera lagundu gura baduzu Ametx txartelarekin. Ondoren jantzia jaso beharko duzu. Jantzi horrekin urtarrilaren 5ean 17.30etan Gaztetxokora hurbildu behar zara eta begirale batekin joango zara kabalgatara.
Jantzia urtarrilaren 15a baino lehen entregatu behar duzu Gaztetxokoan berriro ere.