Amorebieta-Etxanok bere jaietako pertsonaia marrazten du

jaiak
Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko jaietarako pertsonaia bat sortzeko lehiaketaren oinarriak martxan jarri ditu gaur. Sorkuntza lan horrek Amorebieta-Etxanoko bizimodu, historia eta ohiturak bildu behar ditu.

Lehiaketan norbanakoek eta taldeek parte hartu ahal izango dute, formatu librean. Azken produktua album ilustratu moduan argitaratuko du. Hortaz, irudiak eta testua izango ditu. Lehiaketa honetan aukeratuko den pertsonaia urtero egiten diren jaietako karteletan erabiliko da eta baita jaietako batzordearen ustez egokia izan daitekeen gainontzeko produktuetan.

Lanak 2019ko maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaia ondokoek osatuko dute: arte plastikoetan aditu batek, argitaletxe bateko ordezkari batek, herriko artista batek eta Ametx Erakunde Autonomoko presidenteak. Guzti hauek izango dira proposamenak aztertuko dituztenak eta ekainaren 28an beraien erabakia jakinaraziko dute. Proiektua irabazten duenari 3.000 euroko saria emango zaio.

Udaleku irekiak 2019

UDALEKU IREKIAK 2019
Udaleku irekiak 2019 web
Dokumentazioa
Izena emateko arautegia
Datak
1. ekainaren 24tik 28ra
2. uztailaren 1etik 5era
3. uztailaren 8tik 12ra
4. uztailaren 15etik 19ra
Ordutegiak
A. 09.00-13.00
B.09.00-15.00 (jantokiarekin)
Prezioa
A.35€
B.75€ (Jantokia barne)
Izen-ematea
Apirilaren 1etik 30era (biak barne)
Ametx Txartelarekin Gazte Informazio Bulegoan.
10.00-13.00/17.00-20.00

Institutuko ikasleen moda desfilea martxoaren 30ean Zornotza Aretoan

Institutoko desfilea 2019 web

Aurreko urteetan bezala Urritxe institutuko ikasleak euren ikasbidairako dirua lortzeko moda desfilea prestatzen ari dira. Ikuskizuna martxoaren 30ean izango da Zornotza Aretoan. Bi emanaldi disfrutatzeko aukera izango dugu: 20:00tan eta 22:00tan. Gazteak abestu, dantzatu eta nola ez, desfilatu egingo dute. Ordu bateko ikuskizuna izango da.

Sarrerak: 5€

Sarrerak salgai daude Zornotza Aretoko makinan eta HEMEN

Aste Santuko ludoteka berezia 2019

Ludoteka berezia aste santua 2018 web
1. Gaia: Ortua
2. Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2009ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: 2019ko apirilaren 15etik 17ra
2. txanda: 2019ko apirilaren 23tik 26ra
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Plaza mugatuak (50 leku txanda bakoitzeko). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Plazen onarpena SMS bidez jakinaraziko da apirilaren 2an.
6. Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean). Umeak txanda berdinean onartuak izango dira baina ondoren ekintzetan kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
7. Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 18tik 29ra. Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
8. Ordainketa kreditu txartelarekin egingo da ezartzen den epean, zozketa egin ondoren plaza esleituta dagoelarik.
9. Prezioak eta beherapenak.
1. txanda: 15 €
2. txanda: 20 €
Ez da beherapenik aurreikusten
DBE: prezio ordenantzaren arabera
10. Itzulketak. Dirua itzuliko da hurrengo egoeretako bat ematen bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) Etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin programa hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
11. 2019ko Aste Santuko ludoteka bezeria Zelaietan garatuko da.
12. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

Gazte eguna 2019

Gazte eguna web
MARTXOAK 9>/strong>
10:37 Txupinazoa
12:07 Gazte Olinpiadak Zornotza vs Usansolo. Pasadan urteko errebantxa.
Ondoren, Zaparrada batukada.
15:17 Bazkaria Zelaietako karpan. Tiketak 10 €, Urtza eta Saltxan salgai.
Bazkalostean, Etxebarria aita-semeak.
18:27 Elektrotxufla Luis Urrengoetxea kalean
22:07 Kontzertuak Zelaietako karpan (doan): Xavi Sarria eta Zopilotes Txirriaos.