Maketa lehiaketa 2018

maketa lehiaketa5web

Maketen Lehiaketa musika talde guztiei zuzenduta dago, edozein musika estilokoei, beti ere, diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute.
Lehentasun moduen, taldekideen erdiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
• 16 eta 35 urte bitartean izatea.
• Taldekideetako inork ezin izango du bi talde parte hartzaile baino gehiagotan egon.
SARIAK: Sariak era honetan banatuko dira:
• Talderik onena: 1500€ (garbi).
• Kanturik onena euskaraz 500€ (garbi).
• Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu.
Izena emateko orria hemen deskargatu.
Guraso edo tutoreen baimena hemen deskargatu

Balkan Paradise Orchestra, Haizetara 2017ko banda irabazlea

27Haizetara 2017 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko. Aurten emakumeek gehienez osaturiko taldeen edizioa izan da.
Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamabigarren edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:

Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Balkan Paradise Orchestra (Katalunia). 10.000 euroko saria.
Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Fanfarre Sugarri (Durango). 4.000 euroko saria.
Instrumentistarik onenarentzat saria 1.000 euroko saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia) Tell Tale Tusk taldeari pertsona hauek osaturikoa: Fey, Laura Inskip eta Reyhan Yusuf.

Musika-kritika laborategia Furia rap-kantari feministarekin

Musika kritika laborategia Furia webMusika matxistarik dago ala matxismoa musikan? Jaialdietan entzuten dugun musika zelakoa da? Zer egin ahal dugu guk? 13-18 urte bitarteko gazteentzako tailerra burutuko dugu Gaztetxokoan Furia abeslariarekin martxoaren 18an, goizeko 11:00etan. Izena eman behar da aurretik Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztetxokoan, eta email bidez berdintasuna@amorebieta.eus helbidean. Parte hartzea doan da.

Inauteriak Amorebieta-Etxanon 2017

Inauteriak 2017 webOtsailak 3
18:00 Gaztetxokoa
PERUBELE egiteko tailerra

Otsailak 24
17:30 AMOREBIETA IV Frontoia
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
Sarrerak Gazte Informazio Bulegoan otsailaren
20tik aurrera
19:00 Zelaieta parkea
Perubele gaizkilearen aurkezpena
19:00 Kaleetatik
Perubeleren kalejira
UDAZKEN taldeko gaiteroekin
19:30 Zelaieta parkea – karpa
Sagardoa eta txorizoa
20:00 Zelaieta parkea – karpa
TRIKIZIO
Erromeria

Otsailak 25
18:00 Zelaieta parkea
MUGI BOOGIE
Umeentzako diskofesta
20:00 Kaleetatik
SUGARRI FANFARRIA
20:00 Zelaieta parkea – karpa
DJ MARKELIN
10-17 urte bitartekoen mozorro lehiaketa

Egun guztian zehar
Mozorro lehiaketa
Gaia: Piratak
Ant..: Luis Urrengoetxeako ostalariak

Otsailak 26
12:00 Kaleetatik
Inauteri dantzak UDABARRI dantza taldearekin

Otsailak 28 
17:00 Zelaieta parkea – karpa
ROCK & KIDS
17:00 Rock Star bat bezala jantzi zaitez!
17:00 Photocall Rock Star
18:00 Rock & Kids. Kontzertua
18:00 Nafarroa zentroa
Nagusientzako mozorro lehiaketa. Luntxa eta dantzaldia.
19:00 Kaleetatik – Zelaieta parkea
PERUBELEren inauteri kalejira gaiteroekin,
agurra, erretzea eta txokolatada umeentzat.

Maketa lehiaketa finala otsailaren 10ean

maketa lehiaketa4finalaweb
Otsailaren 10ean ospatuko da maketa lehiaketaren finala Zelaieta zentroko kontzertu gelan 23:00etan hasita. Parte hartuko duten taldeak, The Van, Incursed eta Setenta y uno izango dira. Irabazleak 1500€ eramango ditu, euskarazko abestirik onenaren irabazleak 500€ eta beste sari bat egongo da Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua eskaintzeko. Sarrera doan.

Bideo guztiak: Mikel, Julen eta Oihane nun ikusiot nik zure aurpegixeko irabazleak

nun ikusiot web