Musika-kritika laborategia Furia rap-kantari feministarekin

Musika kritika laborategia Furia web 2018Musika matxistarik dago ala matxismoa musikan? Jaialdietan entzuten dugun musika zelakoa da? Zer egin ahal dugu guk? 13-18 urte bitarteko gazteentzako tailerra burutuko dugu Gaztetxokoan Furia abeslariarekin azaroaren 17an, goizeko 11:00etan. Izena eman behar da aurretik Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztetxokoan, eta email bidez berdintasuna@amorebieta.eus helbidean. Parte hartzea doan da.

Palestinako emakume zinemagileak bideoforoa

Amorebieta-Etxano palestinaUNRWA Euskadi Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak antolatua,  ikusi ahal izango dira hainbat emakume palestinarrek sortutako film laburrak. Horrez gain talde dinamikak ere landuko dira nahi dutenentzat.  Bideoforoa emanaldia azaroaren 29an 19:00etan Zelaieta zentroko auditoriumean antolatu dute Ametxgazteriarekin batera.

Gaztedi programa praktikak eta ideia lehiaketa 2018

Gaztedi2018

Enpresa ideien lehiaketa
Lehiaketa hori Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten eskualdeko Udaletan erroldatutako 16 eta 29 urte (biak barne) bitarteko gazteei zuzenduta dago. Proiektuak gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte.
Bi sari daude:
1. saria: 1.000 euro
2. sariak: 500 euro. (4 sari)
Enpresa ideak, sarituak zein saririk jaso ez dutenak, ideien Banku publiko baten parte izango dira eta ideia horretan oinarritutako enpresa proiektu bat garatu nahi duen edozein pertsonaren eskura egongo dira nahiz eta idea aurkeztu duen taldeak garatzeko lehentasuna edukiko duen.

Oinarriak hemen

Lanekoak ez diren praktikak
Lanekoa ez den praktikak hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
3-6 hilabeteko iraupena.
%75 iraupeneko lanaldia.
Bekadunak hartzen dituzten enpreseek parte hartzen duten erankundeen aldetik 500€/hilabete jasoko dituzte.
Bekadunak hartzen dituzten enpreseek bekadunaren aldean kotizatzeko KKK (Kotizazio Kontu Kodea) zehatz bat eskatu behar dute.
Bekadunak hartzen dituen enpresak praktikaren edukiari buruzko informazioa aurrez eman behar du eta beka ematen duen erakundeak egin behar duen ebaluazioa onartu behar du.

Informazio gehiago hemen

Asebi elkartearen jardunaldi berezia ostiral honetan GazteTxokoan

ASEBI
Ostiralean 17:30tik aurrera Gaztetxokoan bi ekintza burutuko dira Asebiren eskutik.

17:30
Harresiak apurtuz.

Lehenengo txanda honetan, aniztasun funtzionala landuko dugu modu dibertigarri eta dinamiko batean. Gure helburua gazteek kolektibo hau ezagutaraztea eta haren errealitatearekin enpatia sentitzea da.

18:30
Taldegaitiko dolua.

Bukatzeko, taldeka lan egitearen garrantzia landuko dugu. Horretarako zenbait dinamika egingo ditugu, non bata besteari laguntzea ezinbestekoa izango den.

“Egiarekiko ezjakintasunak tratu ezberdina eta bakardadea dakar”

Gazte ekintzaileentzako dirulaguntzak

subenciones jovenesNegozio ideiaren bat daukazu? 16-29 urte bitartekoa zara? Gizarte Segurantzako kotizazioak finantzatzeko zuzeneko diru-laguntzak.

IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA:

– Ametx erakunde autonomoan
946300650 / gazteria@ametx.net

Durangoko Udalan
946030013 / gazteria@durango.eus

– Fundación Izarra Fundazioa (Ermua)
943177159 / proyectos@fundacionizarra.eu

Urtza taberna eta Propi Erretegia izan dira “Zornotzan JAN ALAI” txapelketaren bosgarren edizioaren irabazleak

12 negro Urtza

Urtza tabernan “Next!”  izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren bosgarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Propi erretegiko “Propi fua-kua” izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

4 verde Propi

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da

1.- Propi erretegia

2.- Urtza taberna

3.- Restaurante El Cojo

4.- Cafetería Berezi

5.- Uranga taberna

6.- Cafetería Venecia

7.- Bar Sukoi

8.- Cafetería Geraleku

9.- Pozu´s

10.- Bar Brasil

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 44 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Propi erretegiko MIkel zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.

Azaroaren 25a egitaraua. Beldur barik Gaztetxokoan

azaroak 25
Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna oroitzeko hainbat jarduera programatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun arloak.

Programatutako ekintzen artean, nabarmentzekoa da Lara Izagirrek (zine zuzendaria) eta Miren Larreak (titiritera aktoresa), biak zornotzarrak, ekintza honetara joango diren pertsonekin batera egingo duten solasaldia. Emakumeek pertsonaia ospetsu bi hauen arloan duten papera aztertuko da Zornotza Aretoan azaroaren 24an, arratsaldeko 20.00etan.

Era berean, auto-defentsa feministarako ikastaroa antolatu zen larunbaterako, azaroak 21. Zelaieta zentroan eskainiko zen tailerra, goiz eta arratsaldez, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara hain zuzen.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, emakumeen kontrako indarkeria alatzeko kontzentrazio bat egingo da Herriko Plazan 13:00etan. Ondoren, adierazpen institucional bat irakurriko da.

Arratsaldean, Haman tailer bat antolatu da eta Beldur Barik gunea zabalduko da Gaztetxokoan. Bertan, genero indarkeriaren sentzibilizazioa landuko da, horretarako liburuxkak, txapak eta pegatinak banatuko dira honen inguruko informazioarekin.Arratsaldeko 18.00etatik 20:00etara izango da ekintza.

Azkenik, udal liburutegiak 4 eta 7 urte bitarteko umeei zuzenduta, ipuin kontalariaren saioa antolatu du Berdintasun arloak azaroaren 27rako “Amelie, ipuinen jostuna” lelopean. Haurren eta familien artean indarkeriarik gabeko eta ez-sexistak dien baloreak azpimarratuko dira.

Puntuak Gazte Karnetarekin

PUNTUAK ZELAN LORTU?

GAZTETXOKOA:  PUNTU BAT egunero*
*Astelehenetik ostegunera Gaztetxokora hurbildu Gazte Karneta erakutsi eta puntu bat irabaziko duzu. 4 Puntu irabazteko aukera izango duzu aste bakoitzean egunero hurbilduz gero.

ZORNOTZA ARETOA:  15 PUNTU arratsalde baten*
*15 Puntu irabazi zuzeneko emanaldi baterako sarrera erosterakoan Gazte Karneta erakusteagatik.
6 Puntu aste barruko zine emanaldi baterako sarrera erosteagatik, eta 4 puntu asteburuko emanaldietan. Gogoratu beti txartela erakutsi behar duzula.

ENTSEGU LOKALAK: 8 PUNTU ordainketa egiterakoan*
*8 Puntu irabaziko dituzu lokalak erabiltzeko 20€ko ordainketa egiten duzun bakoitzean Gazte Karneta baduzu.

ZELAIETA ZENTROA: 30 PUNTU ikastaroetan*
*15 Puntu hiru hilabeteko ikastaro baten apuntatzeagatik eta 30 puntu urte osoko ikastaro bat bada. Ikastaroaren ordainketa egiterakoan zure Gazte Karneta eraman eta puntuak lortuko dituzu.

Eta LAGUN BAT ekartzeagatik 5 PUNTU BAKOITZARENTZAT!
Zure lagunak Gazte Karneta ez badute, ekarri Gazte Informazio Bulegora egiten, eta biok 5 puntu eramango dituzue besterik egin gabe.

UDAL LIBURUTEGIA: liburu bat PUNTU BAT *
Liburu bat liburutuegitik eramaten duzun bakoitzean zure Gazte Karneta erakutsi eta puntu bat lortuko duzu.

ETA ZER LORTUKO DUZU PUNTUEKIN?

Gazte Informazio Bulegoan eskatu!

50 puntu           Zornotza Aretoan zinerako sarrera 1**
100 puntu        Zornotza Aretoan zuzeneko emanaldi baterako 2 sarrera**
300 puntu        Gauerobidaian bidaietarako 20€ko bonoa***
350 puntu        Dendariak elkarteko dendetarako 20€ko bonoa

**Gehienez emanaldia baino bi egun lehenago eskatu beharko dira sarrerak. Zazpi sarrera emango dira emanaldi bakoitzerako. Pertsona bakoitzak puntuekin bi sarrera hartu ahal izango ditu gehienez emanaldi bakoitzerako zinearen kasuan, eta lau zuzeneko emanaldietarako. Sarrerak, zinearen kasuan, astelehenetan, ostiraletan edo larunbatetan erabili beharko dira.
***Gehienez bono bat erabili ahal izango da bidai eta pertsona bakoitzerako.