“Haien zapatetan” Antzerki partehartzailea

HAIEN_ZAPATETAN

UNRWA Euskadi, 2012tik lanean dabil euskal biztanleria ezagu dezan zein den palestinako errefuxtiatuen egoera, batez ere, emakumeena. Artea transformazio sozialerako tresna delakoan, kontzientzia hartzeko antzerki-jolasa aurkezten da kasu honetan. “Haien zapatetan” izeneko antzerki-jolas honen bidez UNRWA Euskadik, Hortzmuga Antzerki Konpainiarekin batera, Palestinako emakume errefuxiatuek bizi duten egoera modu parte hartzailean ezagutarazi nahi die gazteei eta pertsona guztiei.

Haien zapatetan’ antzerki eta esperientzia jokoa da. Bestearen zapatak janztea norberaren istoriotik aldentzen den istorio bat bizitzea da, bestea sakonago ulertzea eta enpatia garatzea. Rol-trukaketa jokoa da. Joko bat, non kointzidentziarekin edozein antzekotasun errealitate hutsa baino ez den.

Ekintza azaroaren 21ean Zornotza Aretoan burutuko da 19:00etan, parte hartzeko izena eman Gazte Informazio Bulegoan azaroaren 15era arte. 12 urtetik gorakoentzat

Neska gazteentzako autodefentsa feminista tailerra

Autodefentsa 2018 web Tailerra 12-18 urte arteko neskei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00). Esther Lopezek dinamizatuko du.

Autodefentsa feminista eraso matxisten prebentziorako modurik onena da. Zentzu honetan, neskeei beraien garapen pertsonal integrala hobetzeko helburuarekin tresnak ematea ezinbestekoa da eta baita indarkeria sexistari aurre egiteko prebentziorako eta babeserako bitarteko bat ematea.

Autodefentsa feministako tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.

Izena eman ahal duzu Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztetxokoan.

Internet eta sare sozialen aukera eta arriskuak nerabezaroan gurasoentzako tailerra

RRSS arriskuak gurasoak webGurasoentzako tailerra: Internet eta sare sozialen aukera eta arriskuak nerabezaroan.
· Iraupena: ordu 1 eta 30 minutu
· Lekuak: 20
· Edukiak:
 NORTZUK ERABILI AHAL DITUZTE INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK
•Gailuak izateko eta erabiltzen hasteko adina
•Akonpainamendu digitala
NORTASUN DIGITALA
•Zelan agertzen naiz interneten?
•Zer esaten dute gure seme-alabak interneten ?
•Aztarna digitala
MUGIKORREN ERABILERA (DES)EGOKIAK
•Informazio eta komunikazioarako teknologiak errealitate bezala
•Esparruak eta momentuak
•Gure seme-alabak laguntzea sare sozialetan

Neskeentzako autodefentsa feminista tailerra

Autodefentsa 2017 webTailerra 12-17 urte arteko neskei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00). Esther Lopezek dinamizatuko du.

Autodefentsa feminista eraso matxisten prebentziorako modurik onena da. Zentzu honetan, neskeei beraien garapen pertsonal integrala hobetzeko helburuarekin tresnak ematea ezinbestekoa da eta baita indarkeria sexistari aurre egiteko prebentziorako eta babeserako bitarteko bat ematea.

Autodefentsa feministako tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.

Izena eman ahal duzu Gazte Informazio Bulegoan edo mcordoba@amorebieta.eus helbidean.

Mutilak, identitatea eta sexualitatea tailerra azaroaren 18an

mutilak identitatek sexualitatea webTailerra 12-18 urte arteko mutikoei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00). Ibai Fresnedok, generoan adituak, dinamizatuko du.

Nola harremantzen dira mutilak? Ba al dakite bere behar sexu afektiboak transmititzen? Nola ligatzen dutee? Bikote iraunkor baten bila daude? Zergatik uste dute soilik mutilak masturbatzen direla? Ba al dakite indarkeria identifikatzen? Tailer honetan identitate maskulinoa, sexualitatea eta harremanak mutilak nola bizi daben aztertzeko eta konpartitzeko aukera izango dute. Batzuetan informazio ezagatik edo gehiegizkoagatik galduta eta presionatua sentitzen baitira; eta beste batzuetan zuzenean “burutik jota” daude.Tailerrak ondokoak lortu nahi ditu:

– Heteropatriarkatuan oinarritutako sexu eredu hegemonikoaren izaera androzentrikoaren inguruko gogoeta egin.
– Desioaren eta plazerraren eraikuntza heterosexistaren inguruan eztabaidatu eta honek harreman sexu-afektiboetan dituen ondorioak aztertu.
– Tratu onetan eta harreman paritarioetan oinarritutako eredu berriak eskaini.

IZENA EMATEKO: Gazte informazio bulegoan edo Gaztetxokoan

Lanerako prestakuntza ikastaroa

jarri zaitez martxanZelaietan Doan. 16-29 urte bitartekoentzako.

Lan-mundua ezagutzeko eta enplegua bilatzeko, trebetasun, gaitasun eta jarrerei buruzko ikastaroa eskaintzen du, “Jar zaitez martxan” programaren harira. Prestakuntza honek 29 urtetik beherako gazteei lana bilatzen lagundu nahi die. Horretarako, norberaren gaitasunak, autokonfiantza eta garapen soziolaboraleko oinarrizko ezagutzak sustatuko dira.

Ikastaroa urriaren 16tik 30era Zelaieta zentroan emango da, goizeko 09:30etatik 13:30era arte.
Programa honen helburuak ondorengoak dira:
– Hausnarketa eta autoezagutza sustatzea, norberaren indarguneak eta ahulguneak zeintzuk diren identifikatzeko.
– Norberaren benetako motibazioak identifikatzea eta indartzea.
– Lan-munduarekin lotuko nauten gako pertsonalak aurkitzea. Zein da nire balio erantsia?
– Egoera bati aurre egiteko modu desberdinak ezagutzea, momentu bakoitzari ondoen datorkiona aukeratu ahal izateko.
– Gizarte eta lan arloko ohiko egoerei aurre egiteko, komunikatzeko abilezia eta estrategia desberdinak eskuratzea.
– Komunikatzeko, egoteko edo egiteko modu bakarra ez dagoenez, egoera bakoitzari ondoen datorkion modua aukeratzearen garrantziaz hausnartzea.
– Ahal den neurrian, ikastaroko parte-hartzaileen harreman sozialak hobetzea eta lan merkatuan txertatzeko aukerak handitzea.

Programa honek pertsonengan aldaketa esanguratsu eta iraunkorra lortu nahi du, eta eurengan eragin onuragarria du. “Orain motibatuta sentitzen naiz, baikorrago. Badakit non nagoen eta, batez ere, argi daukat nora joan nahi dudan. Segurtasuna irabazi dut”, azaldu du Durangoko ikastaroetan parte hartu duen batek. Beste batek zera dio: “Ikastaro emankorra eta motibatzailea da, merezi du ikastaro hau egitea. Etorkizunerako komenigarria litzateke ikastaroa luzatzea, motz gelditzen baita. Hezitzaileak bikainak dira”.

Langabezian baldin bazaude, zure bizitza enplegura zuzendu nahi baduzu, eta zure garapen pertsonal eta sozialerako funtsezko gaitasunak eskuratu nahi badituzu, eman izena Gazte Informazio Bulegoan (946300650 gazteinfo@ametx.net).

Puntuak Gazte Karnetarekin

PUNTUAK ZELAN LORTU?

GAZTETXOKOA:  PUNTU BAT egunero*
*Astelehenetik ostegunera Gaztetxokora hurbildu Gazte Karneta erakutsi eta puntu bat irabaziko duzu. 4 Puntu irabazteko aukera izango duzu aste bakoitzean egunero hurbilduz gero.

ZORNOTZA ARETOA:  15 PUNTU arratsalde baten*
*15 Puntu irabazi zuzeneko emanaldi baterako sarrera erosterakoan Gazte Karneta erakusteagatik.
6 Puntu aste barruko zine emanaldi baterako sarrera erosteagatik, eta 4 puntu asteburuko emanaldietan. Gogoratu beti txartela erakutsi behar duzula.

ENTSEGU LOKALAK: 8 PUNTU ordainketa egiterakoan*
*8 Puntu irabaziko dituzu lokalak erabiltzeko 20€ko ordainketa egiten duzun bakoitzean Gazte Karneta baduzu.

ZELAIETA ZENTROA: 30 PUNTU ikastaroetan*
*15 Puntu hiru hilabeteko ikastaro baten apuntatzeagatik eta 30 puntu urte osoko ikastaro bat bada. Ikastaroaren ordainketa egiterakoan zure Gazte Karneta eraman eta puntuak lortuko dituzu.

Eta LAGUN BAT ekartzeagatik 5 PUNTU BAKOITZARENTZAT!
Zure lagunak Gazte Karneta ez badute, ekarri Gazte Informazio Bulegora egiten, eta biok 5 puntu eramango dituzue besterik egin gabe.

UDAL LIBURUTEGIA: liburu bat PUNTU BAT *
Liburu bat liburutuegitik eramaten duzun bakoitzean zure Gazte Karneta erakutsi eta puntu bat lortuko duzu.

ETA ZER LORTUKO DUZU PUNTUEKIN?

Gazte Informazio Bulegoan eskatu!

50 puntu           Zornotza Aretoan zinerako sarrera 1**
100 puntu        Zornotza Aretoan zuzeneko emanaldi baterako 2 sarrera**
300 puntu        Gauerobidaian bidaietarako 20€ko bonoa***
350 puntu        Dendariak elkarteko dendetarako 20€ko bonoa

**Gehienez emanaldia baino bi egun lehenago eskatu beharko dira sarrerak. Zazpi sarrera emango dira emanaldi bakoitzerako. Pertsona bakoitzak puntuekin bi sarrera hartu ahal izango ditu gehienez emanaldi bakoitzerako zinearen kasuan, eta lau zuzeneko emanaldietarako. Sarrerak, zinearen kasuan, astelehenetan, ostiraletan edo larunbatetan erabili beharko dira.
***Gehienez bono bat erabili ahal izango da bidai eta pertsona bakoitzerako.

KOMIKI IKASTAROA

KOMIKI TAILERRA
12-18 urte bitartekoentzat
Emoilea: Anartz Aranguena

Azaroak 7, 14, 21 eta 28
Arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara

Izena emateko Zelaieta Zentroko sarreran urriaren 31arte!

5 €
Gazte Karnetarekin dohainik!