Nagusien tanborradan online izena emateko epea zabalik maiatzaren 31ra arte

Tanborrada 2018 web
Hirurogeita hamar urtetik gorako tradizioa daukan ospakizuna da Amorebietako tanborrada, eta azken 40 urteotan etenik gabe ospatu izan da. Gure ustez, ekimen herrikoia da tanborrada eta, horregatik, merezi du zaintzea denboran iraun dezan eta, urteak aurrera joan ahala, aberastuz joan dadin.

Urte hauetan guztietan, profil eta ezaugarri bereziak eta esklusiboak definituz joan da Amorebietako tanborrada, eta horiek ematen diete ospakizunari bere duen izaera berezkoa.

Izaera berezi, koloretsu, parte-hartzaile eta umoretsu horri eustea, eta jaia ahalik eta erarik antolatuenean iraunaraztea da helburua. Hain zuzen ere, ahalegin sendoa egitea Napoleonen tropek duela bi mende baino gehiago gure lurretan barrena gauzatu zuten desfilea ospatu, jai bilakarazi eta satira eran burutzen duen jai bitxi hau bizirik mantentzeko, antolaketarik ezak edota utzikeriak jota hil ez dadin.
Izena eman hemen
Arautegia

Licenciado Vidriera Maketa Lehiaketako irabazlea

licenciadoLicenciado Vidriera taldea izan da Maketa lehiaketako irabazlea, 1500€ko saria lortu duelarik. Steepers taldekoak 500€ko saria irabazi dute, epaimahaiak euren abesti guztiak euskaratzearen lana baloratu duelarik. Mungiako Wicked Wizzard taldeak berriz Amorebieta-Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du, hirugarren saria irabazi dutelako bere kideak

Maketa lehiaketa 2018. Finalisten kontzertua maiatzaren 11an

maketa lehiaketa5web4
Maiatzaren 11an Amorebieta-Etxanoko Maketa lehiaketako hiru talde finalistak 20 minutuko kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera Zelaietako Kontzertu Gelan. Ondoren, sari banaketa izango da.

Lortu ahal dituzten sariak hurrengoak dira:
-TALDERIK ONENA: 1500€
-EUSKARAZKO ABESTIRIK ONENA: 500€
-AMOREBIETA-ETXANOKO JAIETAN KONTZERTUA ESKAINTZEA

Honek dira, kontzertua eskainiko duten, talde finalistak:
STEEPERS
WICKED WIZZARD
LICENCIADO VIDRIERA

Apirilaren 13an Maketa lehiaketan Debajo del Paraguas, Eztandap eta Wicked Wizzard

maketa lehiaketa5web1
Apirilaren 13an Maketa lehiaketako lehenengo kontzertuak izango dira Zelaieta zentroko kontzertu gelan. Hiru talde kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera Wicked Wizzard, Bizkaiko hainbat herrietatik etorrita, Debajo del Paraguas Mungiako taldea eta Eztandap talde zornotzarra. Sarrera doan izango da.