Musika-kritika laborategia Furia rap-kantari feministarekin

Musika kritika laborategia Furia web 2018Musika matxistarik dago ala matxismoa musikan? Jaialdietan entzuten dugun musika zelakoa da? Zer egin ahal dugu guk? 13-18 urte bitarteko gazteentzako tailerra burutuko dugu Gaztetxokoan Furia abeslariarekin azaroaren 17an, goizeko 11:00etan. Izena eman behar da aurretik Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztetxokoan, eta email bidez berdintasuna@amorebieta.eus helbidean. Parte hartzea doan da.

“Haien zapatetan” Antzerki partehartzailea

HAIEN_ZAPATETAN

UNRWA Euskadi, 2012tik lanean dabil euskal biztanleria ezagu dezan zein den palestinako errefuxtiatuen egoera, batez ere, emakumeena. Artea transformazio sozialerako tresna delakoan, kontzientzia hartzeko antzerki-jolasa aurkezten da kasu honetan. “Haien zapatetan” izeneko antzerki-jolas honen bidez UNRWA Euskadik, Hortzmuga Antzerki Konpainiarekin batera, Palestinako emakume errefuxiatuek bizi duten egoera modu parte hartzailean ezagutarazi nahi die gazteei eta pertsona guztiei.

Haien zapatetan’ antzerki eta esperientzia jokoa da. Bestearen zapatak janztea norberaren istoriotik aldentzen den istorio bat bizitzea da, bestea sakonago ulertzea eta enpatia garatzea. Rol-trukaketa jokoa da. Joko bat, non kointzidentziarekin edozein antzekotasun errealitate hutsa baino ez den.

Ekintza azaroaren 21ean Zelaieta zentroan burutuko da 19:00etan, parte hartzeko izena eman Gazte Informazio Bulegoan azaroaren 15era arte. 12 urtetik gorakoentzat

Not in my town! 2018

NOT in my web
2017ko bideoak ikusteko egin klik irudian edo HEMEN
NOT IN MY TOWN 2018
Bost minututik beherako iraupena duen bideoa aurkeztuko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Hizkuntzarik erabiliz gero, euskara, gaztelania edota ingelesa izango dira. Bideoak formatu digitalean entregatuko dira Gaztetxokoan edo Gazteentzako Informazio Bulegoan.
Sariak
11-14 urte
-Epaimahaiaren saria 200€ dendariak elkartearen baleetan
-Ikusleen saria 140€ dendariak elkartearen baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)
+14 urte
– Epaimahaiaren saria 360€ dendariak elkartearen baleetan
– Ikusleen saria 280€ dendariak elkartearen baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)
Lehiaketaren oinarriak
Lehiaketarako materiala

Gaztedi programa praktikak eta ideia lehiaketa 2018

Gaztedi2018

Enpresa ideien lehiaketa
Lehiaketa hori Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten eskualdeko Udaletan erroldatutako 16 eta 29 urte (biak barne) bitarteko gazteei zuzenduta dago. Proiektuak gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte.
Bi sari daude:
1. saria: 1.000 euro
2. sariak: 500 euro. (4 sari)
Enpresa ideak, sarituak zein saririk jaso ez dutenak, ideien Banku publiko baten parte izango dira eta ideia horretan oinarritutako enpresa proiektu bat garatu nahi duen edozein pertsonaren eskura egongo dira nahiz eta idea aurkeztu duen taldeak garatzeko lehentasuna edukiko duen.

Oinarriak hemen

Lanekoak ez diren praktikak
Lanekoa ez den praktikak hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
3-6 hilabeteko iraupena.
%75 iraupeneko lanaldia.
Bekadunak hartzen dituzten enpreseek parte hartzen duten erankundeen aldetik 500€/hilabete jasoko dituzte.
Bekadunak hartzen dituzten enpreseek bekadunaren aldean kotizatzeko KKK (Kotizazio Kontu Kodea) zehatz bat eskatu behar dute.
Bekadunak hartzen dituen enpresak praktikaren edukiari buruzko informazioa aurrez eman behar du eta beka ematen duen erakundeak egin behar duen ebaluazioa onartu behar du.

Informazio gehiago hemen

Arratia, Galdakao eta Amorebieta-Etxanoko jaietatik etxera bueltatzeko autobusa 2018

school-bus-background-01-624x415Aurreko urteetan bezala Arratiako Udalen Mankomunitateak, Galdakaoko Udalak eta Ametxek jaietatik etxera bueltatzeko autobusa eskainiko dugu. Honek dira ordutegiak eta geltokiak:

JAIAK NOIZ ORDUTEGIA NON
IGORRE Ekainak 9 eta 16 2.30 eta 5.00 Autobus geltokia
BEDIA Ekainak 23 2.30 eta 5.00 Autobus geltokia
ARANTZAZU EKAINAK 29 3.30 Autobus geltokia
DIMA EKAINAK 30 2.30 eta 5.00 Autobus geltokia
AMOREBIETA-ETXANO Uztailak 14, 20 eta 21 2.30 eta 5.00 SAN JUAN (OSASUN ZENTROA)
LEMOA UZTAILAK 28 2.30 eta 5.00 Correos
ZEANURI Abuztuak 14 2.30 eta 5.00 Autobus geltokia
AREATZA Abuztuak 28 2.30 eta 5.00 Autobus geltokia
ARTEA Irailak 8 3.30 Autobus geltokia
GALDAKAO Irailak 8 eta 15 2.30 eta 5.00 LABORAL KUTXA

Amorebieta-Etxanoko jaiak 2018. Egitaraua

Sin título-1

KARMENAK
Uztailak 14 larunbata

09.00 Ibaizabal errekan
UMEEN ARRANTZA LEHIAKETA
Ant. Errekamendi

15:00 Zelaieta parkea
DUATLOI TXIKIA
Ant. Amorebieta-Etxanoko Triatloi taldea

18.00 Zubiondo parkea
BIZIKLETA EGUNA
Ant: Urgozo iturria txirrindulari elkartea

18:00 Zelaieta parkea
KOADRILEN ARTEKO GINKANA
Ant: Zornotzako koadrilak

22:30 Zubiondo plaza
Kontzertua
DOCTOR DESEO

24:30 Ixerbekoa
Erromeria
ZIRKINIK BEZ

24:30 Ixerbekoa
Alkoholemia Karpa

Uztailak 15 Igandea

11:30 Amorebieta IV frontoia
EMAKUMEEN II. ESKUPILOTA ETA PALA TXAPELKETA
Finalak
Ant: Erdu Pilotan

12:30 Andra Mari plaza/ Gernika plaza/ San Juan Kalea
Musika kalean
GAZTEDIKO GAITEROAK

12:30 Kalbarioa/ Euskal Herria plaza/ Harrison
Musika kalean
KITTU

12:30 Zezilia Gallartzagoitia/ Abasolo apezpiku/ Sabino Arana
Musika kalean
ALEX ETA LANDER TRIKITILARIAK

20.00 Herriko plaza
Pregoia, txupinazoa eta kalejira, Mairuek Gaztedi, Bermeo eta Amorebieta-Etxanoko, erraldoi eta buruhandien konpartsak, gaitero eta txistulariak.

20.30 Kalbarioa/ Euskal Herria plaza/ Harrison parkea
Kaleko Musika
ALWAYS DRINKING MARCHING BAND

22:00 Ixerbekoa
BELDUR BARIK GUNEA

22.00 Ixerbekoa
Kontzertua
WICKED WIZZARD
REINCIDENTES

23.00 Zubiondo parkea
Kontzertua
LOS PANCHOS

Uztailak 16 Astelehena
Goizean Larrea
KARMENGO JAIA. Meza, bertsolariak, UDABARRI dantza taldea, eta Euskal erromeria TRIKI PIU taldearekin.
Ostean Larreako landetan
HERRI KIROLAK

11.00 Herrian zehar
UDAZKEN taldearen kalejira

11.00-14:00/16:00-19:00 Nafarroa aparkalekua
UME ETA GAZTETXOENTZAKO UR PARKEA (2+ urte)

18.00 Amorebieta IV frontoia
PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK
Agirreamalloa-Oliden vs Carregal-Ibarloza
Urrutikoetxea-Larunbe vs Bengoetxea-Albisu
Ant: Lagun Onak pilota elkartea

19:00 Zelaieta parkea
TRAFIKO ISTRIPU SIMULAKROA
Ant: Stop Accidentes

21:30 Herriko plaza
BERTSOLARIAK
Etxahun Lekue
Oihana Iguaran
Arkaitz Estiballes
Maddalen Arzallus

22:00 Zubiondo plaza
Kontzertua
ALAIN CONCEPCIÓN

Uztailak 17 Asteartea

11:00-14:00/16:00-18:00 Zelaieta parkea
UME ETA GAZTETXOENTZAKO FUTBOL3x3, BUBBLE SOCCER ETA BUNGEE BASKET

19:00 Andra Mari plaza
Antzerkia
GANSO&CIA
“Babo Royal”

20:30 Ixerbekoa
KOADRILEN ARTEKO PLAY BACK LEHIAKETA
Ant: Zornotzako koadrilak

22:00 Zubiondo plaza
Kontzertua
GUDA DANTZA
ITACA BAND

22:30 Herriko plaza
DANTZA
COMPAÑÍA MADUIXA
“Mulïer”
Umore Azoka 2017ko irabazleak

Uztailak 18 Asteazkena

11:00-14:00 Zubiondo plaza
UMEENTZAKO TAILERRAK
Ant: ASEBI

11:00-14:00 / 16:00-19:00 Zubiondo plaza
GAZTETXOENTZAKO MULTIABENTURA PARKEA (8+ urte)

19:30 Zubiondo plaza
ZUMBA

20:00 Zelaieta parkea
Kontzertua
RUPER ORDORIKA

22:00 Herriko plaza
Antzerkia
MARKELIÑE
“Chef Nature”

Uztailak 19 Osteguna

17:00 Ibaizabal erreka
KOADRILEN ARTEKO PIRAGUA JAITSIERA
Ant: Zornotzako koadrilak

18.00 UMEEN TANBORRADA
Ibilbidea: Gudari, San Pedro, Luis Urrengoetxea, Larrabide,
Karmen, Konbenio; Gregorio Mendibil, San Juan, San Miguel, Zelaieta

18:30 Amorebieta IV Frontoia
PALA PARTIDAK.
Herriko Txapelketaren finalak
Ant: Erdu Pilotan

20.00 Gernika plaza
Antzerkia
TRAPUZAHARRA
“Sefini”

22:30 Zubiondo plaza
Kontzertua
PURO RELAJO

Uztailak 20 Ostirala

13:00 Kalbario plazatik
KOADRILEN KALEJIRA
Org: Zornotzako koadrilak

15:00 Ixerbekoa
BERTSO BAZKARIA
Aitor Bizkarra
Txaber Altube
Org: Zornotzako koadrilak

17:00 Herriko plaza
ALDI BEREKO 50 XAKE PARTIDA
Ant: Club de ajedrez Zornotza

18:00 Luis Urrengoetxea kalea
ORKRESTA ELEKTROTXARANGA
Ant: Zornotzako koadrilak

20.30 Zelaieta parkea
TXISTULARIEN XIX. KONTZERTUA
Artista gonbidatua: Kutxi Romero eta AIDAE
Ant: Udazken txistu taldea

22.00 TANBORRADA
Ibilbidea: Txiki Otaegi,San Pedro, San Miguel, San Juan,
Nafarroa, Ibaizabal, Gudari, Herriko plaza

22:00 Ixerbekoa
BELDUR BARIK GUNEA

23:30 Zubiondo plaza
Kontzertua
INUN

23.30 Ixerbekoa
Kontzertua
ZEA MAYS
ADRIANA GAULTIER DJ

Uztailak 21 Larunbata

09:00 Boroa poligonoan
USAKUME TIROKETA
Ant.: Errekamendi

10:00 Zubiondo parkea
BASKET 3×3
Ant: Zornotza Saskibaloi taldea10:30 Zubiondo parkea
MARMITAKO LEHIAKETA
Ant: Zornotzako koadrilakItxaropena elikatu gaixotasun arraroengatik
Ant: Feder País Vasco

11.00 Gure Kirolak bolatokian
UMEENTZAKO BOLO TXAPELKETA
Ant: Club bolos Zornotza

12:30 Andra Mari plaza/ Gernika plaza/ San Juan Kalea
Musika kalean
URRUTIA ANAIAK TRIKITILARIAK

12:30 Kalbarioa/ Euskal Herria plaza/ Harrison
Musika kalean
GAZTEDIKO GAITEROAK

12:30 Zezilia Gallartzagoitia/ Abasolo apezpiku/ Sabino Arana
Musika kalean
KITTU

17.00 Urbano Larruzea kalea
XXXVII. XAKE TXAPELKETA
Agustín Zamakona Memoriala
Ant: Club de ajedrez Zornotza

18:00 Amorebieta IV frontoia
ZORNOTZAKO IV. MASTER KAIOLA
Finalak.
Ant: Lagun Onak pilota elkartea

20.00 Andra Mari plaza/ Gernika plaza
Kaleko Musika
IRULITXA FANFARREA

21.00 Gure Kirolak bolatokian
KARMENETAKO VIII. BOLO TXAPELKETA
An: Club bolos Zornotza

21.30 Kalbarioa/ Euskal Herria plaza
Kaleko Musika
IRULITXA FANFARREA

22:00 Ixerbekoa
BELDUR BARIK GUNEA

23.00 Zubiondo plaza
Kanp berbena
LONDON ORKESTRA

23.00 Ixerbekoa
Kontzertua
HESIAN
BATEK DAKI

Uztailak 22 Igandea

Goizean Zezilia Gallartzagoitia
BASERRITARREN AZOKA
Ant: Enba

Egun guztian
AITITE-AMAMEN JAIA: meza , aurreskua, erromeria…
Izena emateko: Nafarroa zentroa

10:00 Zubiondo parkea
AMOREBIETA-ETXANOKO VII. JAI LASTERKETA
Ant:Zornotzako korrikalariak

11.00 Amorebieta IV frontoia
EUSKAL HERRIKO HERRIARTEKO ESKU-PILOTA. TXAPELKETA Finalak.
Ant: Lagun Onak pilota elkartea

11.00 Jauregibarria
ONTZI-MODELISMOAREN ERAKUSTALDIA
Ant: Bilbo Model Club

12:00 Jauregibarria parkea
ARKU TIROKETA
Ant: Ostadar

12:30 Andra Mari plaza/ Gernika plaza/ San Juan Kalea
Musika kalean
KITTU

12:30 Kalbarioa/ Euskal Herria plaza/ Harrison
Musika kalean
AINHOA ETA ANDER TRIKITILARIAK

12:30 Zezilia Gallartzagoitia/ Abasolo apezpiku/ Sabino Arana
Musika kalean
GAZTEDIKO GAITEROAK

18.00 Zelaieta parkea
KOADRILEN ARTEKO HERRI KIROLAK
Ant: Zornotzako koadrilak

20:00 Herriko plaza
Dantzatzekoak
IRUNGO MUSIKA BANDA

22.30 Jauregibarria
SU ARTIFIZIALAK
Piroteknia Astondoa

23.00 Zubiondo plaza
Kontzertua
ZE ESATEK!

SANTANATXU!
Uztailak 27 Ostirala
MOZORRO EGUNA. KUBA!

12:00 Kalbario/Zezilia Gallartzagoitia/Gernika Plaza
BETISUA TXARANGA
Ant: Zornotzako koadrilak

18.00 Urritxe Futbol Zelaia
SDA TALDEAREN AURKEZPEN-PARTIDA
VII. Amorebieta-Etxanoko Udala Saria
Ant: Sociedad Deportiva Amorebieta

18:00 Zelaieta parkean
UMEENTZAKO PERKUSIO TAILERRA

18.30 Amorebieta IV frontoia
KARMENETAKO XI. ESKU-PILOTA TXAPELKETA
Federatuen finalak 
Ant: Lagun Onak pilota elkartea

19:30 Gane-San Miguel Kalea
EH11KOLORE

20:00 Zezilia Gallartzagoitia/ Andra Mari plaza/ Gernika plaza
Kaleko musika
SOPA LOCA

20:00 Kalbario/ Euskal Herria plaza
Kaleko musika
LOLO CALLEJO

22:00 Luis Urrengoetxea
Kaleko musika
EONIAN ELEKTROTXARANGA
Ant: Zornotzako koadrilak eta Lutaber

22.30 Zubiondo plaza
Kontzertua
HAVANA 537

Marmitako txapelketa 2018 zozketa eta planoa

Marmitako lehiaketa 2018 web

PLANOA
ZOZKETAREN EMAITZAK

1 Amorebietako jaietako kuadrilen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa uztailaren 21ean egingo da Zubiondo plazaren inguruan.

2 Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik Zelaieta Zentroan izena ematen badu. Izen ematea astelehenetik ostiralera 8:30tik 21:30ra izango da, eta uztailaren 13an eguerdiko 13:00etan amaituko da.

3 Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, eta lehiaketaren garapen egokirako, izena ematerakoan, kuadrila bakoitzeko kide batek AMETX txartela izan eta aurkeztu beharko du. Pertsona hori mailegatutako materialaren arduraduna izango da eta materiala ez jasotzea, ez itzultzea, edo egoera ez egokian itzultzekotan hurrengo zenbatekoen arabera ordaindu beharko ditu:

Mahaia: aleko prezioa 30€

Aulkia: aleko prezioa 20 €

Bestelako zigorrak: 50€

Zigorra jarriko da honako egoera hauek gertatuz gero:

– Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero.

– Materialaren ez entregatzea orduan eta beharrezko lekuan edo materiala egoera okerrean bueltatzea.

– Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.

– Arautegian agertzen ez den antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer

4 Lehiaketako/txapelketako koadrilei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 18an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan. Guneak pertsona kopuruaren arabera sailkatuko dira eta kategoria desberdinetan zozketatuko dira: A talde txikiak, B talde handiak eta C Challengeko taldeak. Kuadrila bakoitzak zozketan esleitutako tokia erabili beharko du derrigorrez.

5 Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten koadrilei. Mahaiak eta aulkiak planoan agertzen den lekuan hartu eta bueltatu beharko dira hurrengo ordutegia errespetatuz. Hartu: 10:30 – 13:00; bueltatu: 13:00 – 19:30.

6 Koadrilek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro, batez ere lapikoak entregatzeko ordutegia eta lekua.

Sari banaketa 14:30etan izango da.

Lapikoak gehienez, 25 zm-ko diámetroa izan dezakete.

7 Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da AMETXeko bi kide eta kuadrila antolatzaileko beste bi kideek osatuta.

Umeen tanborrada 2018 izen ematea

Umeen tanborrada 2018 web Umeen tanborrada 2018ko uztailaren 19an burutuko da.

5-13 urte bitarteko umeak eta gaztetxoak hartu ahal dute parte. (2013-2005 urteetan jaioak)
Izena emateko epea: 2018ko maiatzaren 21etik ekainaren 8ra Gazte Informazio Bulegoan edo behean datuak beteta. Izena emateko umea/gaztetxoaren izen-abizenak, jaiotze data eta arduradunaren teléfono zenbakia eman beharko da.

Gorputzak: Sukaldariak, antortxeroak, fusileroak, kantineroak eta tanborreroak.

Zure Izen-abizenak (beharrezkoa)

Jaiotze-data (beharrezkoa)

Telefonoa (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Aurreko urtean parte hartu du (beharrezkoa)
 BAI EZ

Gorputza aurreko urtean (beharrezkoa)
 tanbor-jolea kantineroa fusilaria antortxeroa sukaldaria

ARAUTEGIA

Nagusien tanborradan online izena emateko epea zabalik maiatzaren 31ra arte

Tanborrada 2018 web
Hirurogeita hamar urtetik gorako tradizioa daukan ospakizuna da Amorebietako tanborrada, eta azken 40 urteotan etenik gabe ospatu izan da. Gure ustez, ekimen herrikoia da tanborrada eta, horregatik, merezi du zaintzea denboran iraun dezan eta, urteak aurrera joan ahala, aberastuz joan dadin.

Urte hauetan guztietan, profil eta ezaugarri bereziak eta esklusiboak definituz joan da Amorebietako tanborrada, eta horiek ematen diete ospakizunari bere duen izaera berezkoa.

Izaera berezi, koloretsu, parte-hartzaile eta umoretsu horri eustea, eta jaia ahalik eta erarik antolatuenean iraunaraztea da helburua. Hain zuzen ere, ahalegin sendoa egitea Napoleonen tropek duela bi mende baino gehiago gure lurretan barrena gauzatu zuten desfilea ospatu, jai bilakarazi eta satira eran burutzen duen jai bitxi hau bizirik mantentzeko, antolaketarik ezak edota utzikeriak jota hil ez dadin.
Izena eman hemen
Arautegia

Licenciado Vidriera Maketa Lehiaketako irabazlea

licenciadoLicenciado Vidriera taldea izan da Maketa lehiaketako irabazlea, 1500€ko saria lortu duelarik. Steepers taldekoak 500€ko saria irabazi dute, epaimahaiak euren abesti guztiak euskaratzearen lana baloratu duelarik. Mungiako Wicked Wizzard taldeak berriz Amorebieta-Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du, hirugarren saria irabazi dutelako bere kideak