Not in my town 2018! BOZKETA Abenduaren 10etik 14ra


2018ko bideoak ikusteko eta bozkatzeko egin klik irudian edo HEMEN
Bozketa abenduaren 10ean 12:00etan hasi eta abenduaren 1ean 23:00etan bukatuko da.
NOT IN MY TOWN 2018
Bost minututik beherako iraupena duen bideoa aurkeztuko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Hizkuntzarik erabiliz gero, euskara, gaztelania edota ingelesa izango dira. Bideoak formatu digitalean entregatuko dira Gaztetxokoan edo Gazteentzako Informazio Bulegoan.
Sariak
11-14 urte
-Epaimahaiaren saria 200€ dendariak elkartearen baleetan
-Ikusleen saria 140€ dendariak elkartearen baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)
+14 urte
– Epaimahaiaren saria 360€ dendariak elkartearen baleetan
– Ikusleen saria 280€ dendariak elkartearen baleetan (webgunean egingo den bozketaren bidez)
Lehiaketaren oinarriak
Lehiaketarako materiala

Musika-kritika laborategia Furia rap-kantari feministarekin

Musika kritika laborategia Furia web 2018Musika matxistarik dago ala matxismoa musikan? Jaialdietan entzuten dugun musika zelakoa da? Zer egin ahal dugu guk? 13-18 urte bitarteko gazteentzako tailerra burutuko dugu Gaztetxokoan Furia abeslariarekin azaroaren 17an, goizeko 11:00etan. Izena eman behar da aurretik Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztetxokoan, eta email bidez berdintasuna@amorebieta.eus helbidean. Parte hartzea doan da.

JOKOAN 2017, abenduak 2 eta 3

Jokoan 2017Mahai jokoak Amorebieta-Etxanora hurbiltzen dira.  
Abenduaren 2an eta 3an Amorebieta-Etxanon Jokoan, mahai jokoen jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da.
Bere zortzigarren edizioa Zelaietara bueltatzen da publiko guztientzako, mahai joko berrienak oinarri bezala hartuta, aisialdiko eskaintza berritzaile bat aurkezteko. Zelaietako Amorebieta IV  frontoian aurrera eramango da abenduaren 2tik 3ra, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da. Informazio gehiago jokoan.com webgunean aurkitu ahal da.
Uharte bat esploratu, gaztelurik ederrena eraiki, edo Star Warseko pilotu bat bihurtzea… hau eta askoz gehiago aurkituko dugu 100 joko baino gehiago osatzen duten ludotekan. Bi gune desberdin izango ditugu: Familientzako ludoteka, 4-9 urte bitartekoentzat eta beste gune orokor bat gazte zein nagusiei zuzendutako jokoekin. Parte hartzeko ez dira jokoen arauak ezagutu behar, horretarako dinamizatzaileak izango dira guneetan, jokoen inguruan azalpenak emateko eta arauak azaltzeko.
Gaur danok jokatzen dugu
Aurtengo edizioan, joko serioak, hau da, ondo pasatzeaz gain beste helburu bat duen jolasak, funtsezko papera izango du, “Gaur danok jokatzen dugu” proiektuaren aurkezpenarekin. Hau denontzako aisialdia bilatzen duen proeiktua da, dibertsitate funtzionala eta behar berezien esparruan lan egiten duten elkarteei zuzendutakoa. Programa honen bitartez, jokoak autonomia emateko eta ahalduntzeko erabiltzen dira. Programa ezagutu gura dutenak jaialdiarekin antolakuntzarekin kontaktuan jarri behar dira.
Euskaraz jokatzen
Urte honetan leku berezia emango diogu, euskarazko jokoen ekoizpenari, gune honetan aurkituko diren joko guztiak euskaraz egongo dira.
Parekorik ez duen aisialdiko eskaintza
Egitaraua 20 ekintzatik gora izango ditu, jokoen aurkezpenak, salmentarako guneak, jokoen zozketak, bolo bikingoak…

Neskeentzako autodefentsa feminista tailerra

Autodefentsa 2017 webTailerra 12-17 urte arteko neskei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00). Esther Lopezek dinamizatuko du.

Autodefentsa feminista eraso matxisten prebentziorako modurik onena da. Zentzu honetan, neskeei beraien garapen pertsonal integrala hobetzeko helburuarekin tresnak ematea ezinbestekoa da eta baita indarkeria sexistari aurre egiteko prebentziorako eta babeserako bitarteko bat ematea.

Autodefentsa feministako tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.

Izena eman ahal duzu Gazte Informazio Bulegoan edo mcordoba@amorebieta.eus helbidean.

Mutilak, identitatea eta sexualitatea tailerra azaroaren 18an

mutilak identitatek sexualitatea webTailerra 12-18 urte arteko mutikoei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00). Ibai Fresnedok, generoan adituak, dinamizatuko du.

Nola harremantzen dira mutilak? Ba al dakite bere behar sexu afektiboak transmititzen? Nola ligatzen dutee? Bikote iraunkor baten bila daude? Zergatik uste dute soilik mutilak masturbatzen direla? Ba al dakite indarkeria identifikatzen? Tailer honetan identitate maskulinoa, sexualitatea eta harremanak mutilak nola bizi daben aztertzeko eta konpartitzeko aukera izango dute. Batzuetan informazio ezagatik edo gehiegizkoagatik galduta eta presionatua sentitzen baitira; eta beste batzuetan zuzenean “burutik jota” daude.Tailerrak ondokoak lortu nahi ditu:

– Heteropatriarkatuan oinarritutako sexu eredu hegemonikoaren izaera androzentrikoaren inguruko gogoeta egin.
– Desioaren eta plazerraren eraikuntza heterosexistaren inguruan eztabaidatu eta honek harreman sexu-afektiboetan dituen ondorioak aztertu.
– Tratu onetan eta harreman paritarioetan oinarritutako eredu berriak eskaini.

IZENA EMATEKO: Gazte informazio bulegoan edo Gaztetxokoan

Asebi elkartearen jardunaldi berezia ostiral honetan GazteTxokoan

ASEBI
Ostiralean 17:30tik aurrera Gaztetxokoan bi ekintza burutuko dira Asebiren eskutik.

17:30
Harresiak apurtuz.

Lehenengo txanda honetan, aniztasun funtzionala landuko dugu modu dibertigarri eta dinamiko batean. Gure helburua gazteek kolektibo hau ezagutaraztea eta haren errealitatearekin enpatia sentitzea da.

18:30
Taldegaitiko dolua.

Bukatzeko, taldeka lan egitearen garrantzia landuko dugu. Horretarako zenbait dinamika egingo ditugu, non bata besteari laguntzea ezinbestekoa izango den.

“Egiarekiko ezjakintasunak tratu ezberdina eta bakardadea dakar”

Selfie Lehiaketa Instagramen #paisaiaselfiezornotza

selfie lehiaketa1 LEHIAKETAREN GAIA

Europar Ondare jardunaldiak direla eta, Amorebieta-Etxanoko paiasaiaren selfie lehiaketa antolatzen da, “Paisaia eraikitzen” izeneko ekintzekin batera. Partehartzaileek euren argazkiak zabaldu behar dituzte instagramen #paisaiaselfiezornotza hastaga erabilita. Selfien gymkhana burutzen dutenen artean irabazleak zozketatuko dira. 3 irabazle egongo dira. Bakoitzak Amorebieta-Etxanoko Dendariak elkarteetako dendetan erabiltzeko bono bat irabaziko du.

PARTE HARTZEK ARAUAK

  • Urriaren 2an hasten da eta urriaren 21ean bukatuko da (data biak barne).
  • Argazkiak publikoki zabaldu beharko dira Instagramen #paisaiaselfiezornotza hastaga erabilita.
  • Lehiaketan parte hartzeko epea bukatuta gymkhana osatzen duten 12tik gutxienez 8 selfie argitaratu dutenen artean zozketatutko dira sariak:
    • Baseliza bat
    • 40 urtetik gorako zuhaitz bat
    • Astepe
    • Organo, klaustro edo erretaula bat
    • Amorebieta
    • Etxano
    • Trenbidetik urrun dagoen hilerri bat
    • Idi-probetako harri bat
    • VOF
    • Lantegi bat
    • Etxerik altuena
    • Burdin zubia
  • Ametx erakundeak irudiak ez argitaratzeko, edo argitaratutakoak kentzeko edo ezabatzeko eskubidea du, irudiak giza eskubideen contra, edo begirunezkoak edo gustu onekoak ez badira.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du. Ametxek izango du erabakiak hartzeko eskubidea arauetan agertzen ez den edozein gairako..
  • Sarien zozketa publikoa izango da.

 

 

LEHIAKETAREN SARIAK: Irabazleen iragarpena:

Sariak:

  • 1. Saria 200€ko bonoa
  • 2. Saria 140€ko bonoa

3. Saria 80€ko bonoa

Gauerobidaian Cirque du Soleil, Loirako gazteluak, Futuroscope eta Burdeos.

Gauerobidaian2017 web eusCIRQUE DU SOLEIL, FUTUROSCOPE, LOIRAKO GAZTELUAK, BURDEOS
Apirilaren 19tik 22ra
200€ Ametx txartelarekin (ordainketa kreditu txartelarekin)
3 gaba hotelean.
Gosariak eta afariak.
Cirque Du Soleil ikuskizuna.
Futuroscoperako sarrera bazkariarekin.
Blois eta Chambordera bisita gidatua (sarrera gaztelurako) eta Amboisera bisita.
Bisita gidatua Burdeosera.
Autobusa.
Bidai asegurua eta begiraleak
Informazioa HEMEN
Aurreko urteetako Gauerobidaian programako bideoak.