Maketa lehiaketa 2018

maketa lehiaketa5web

Maketen Lehiaketa musika talde guztiei zuzenduta dago, edozein musika estilokoei, beti ere, diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute.
Lehentasun moduen, taldekideen erdiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
• 16 eta 35 urte bitartean izatea.
• Taldekideetako inork ezin izango du bi talde parte hartzaile baino gehiagotan egon.
SARIAK: Sariak era honetan banatuko dira:
• Talderik onena: 1500€ (garbi).
• Kanturik onena euskaraz 500€ (garbi).
• Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu.
Izena emateko orria hemen deskargatu.
Guraso edo tutoreen baimena hemen deskargatu

Maketa lehiaketa finala otsailaren 10ean

maketa lehiaketa4finalaweb
Otsailaren 10ean ospatuko da maketa lehiaketaren finala Zelaieta zentroko kontzertu gelan 23:00etan hasita. Parte hartuko duten taldeak, The Van, Incursed eta Setenta y uno izango dira. Irabazleak 1500€ eramango ditu, euskarazko abestirik onenaren irabazleak 500€ eta beste sari bat egongo da Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua eskaintzeko. Sarrera doan.

Maketa lehiaketa 2016. Talde aukeratuak.

maketa lehiaketa4webHonek izan dira kontzertua emateko epaimahaiak aukeratutako taldeak eta behin-behineko datak:

AZAROAK 25 23:00
BARAIA
BLANCO Y EN BOTELLA
INCURSED

ABENDUAK 2 23:00
EZTANDA
THA LASAI
SETENTA Y UNO

URTARRILAK 13 23:00
MANIOKINAK
NADA
THE VAN

FINALA: OTSAILAK 10
Taldeen ordena kontzertuaren egunean bertan zozketatuko da arratsaldeko 19:30etan taldeen aurrean.

Maketa lehiaketako finalisten kontzertua urtarrilaren 15ean

Maketa lehiaketa 3 web
Epaimahaiak bere erabakia publikoa egin du eta honek izango dira urtarrilaren 15ean saria irabazteko aukera izango duten hiru taldeak: Yellow marsupials, Desore eta Hamaika ikusteko jaioak. Kontzertua eskainiko dute egun horretan 23:00etan eta ondoren sari banaketa egingo da. Irabazleak 1500€ko saria eramango du etxera. Beste talde batek 500€ko saria euskarazko abestirik onenarako eramango du. Eta hirugarrenak Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua emateko aukera izango du.

Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock ‘n’ roll , besteak beste.
Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz!

Hamaika ikusteko jaioak Durango-Matienako pop-rock taldea 2012an sortua da. Hainbat kontzertu 2013-2014ean zehar Euskal Herri osoan zehar. 2014ean autoproduzitutako 11 abestiko CD bat atera zuten. Gaur egun abesti gehiago prestatzen ari dira.

Yellow Marsupials 2015eko hasieran sortutako talde bat da,istoria laburreko taldea izanik hau da euren lehenetariko lehiaketa. Aurretik talde honetako kideak gustuko duten taldeen bertsioak egiten ibili ziren. Urte batzuk bertsioak egiten igaro ondoren euren abestiak egiten hasi zireneta horretarako kide berri bat sartu zuten taldean, euren abeslaria.

Desore, Hamaika ikusteko jaioak eta Yellow marsupials abenduaren 11an Durangaldeko maketa lehiaketan

Maketa lehiaketa 3 web
Abenduaren 11an Durangaldeko maketa lehiaketaren hirugarren eguna da. Gau horretarako aukeratutako hiru taldeak 23:00etatik aurrera Zelaieta zentroan eskainiko dute kontzertua. Sarrera doan da. Aste honetako taldeak Desore, Hamaika ikusteko jaioak eta Yellow Marsupials dira.

Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock ‘n’ roll , besteak beste.
Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz!

Hamaika ikusteko jaioak Durango-Matienako pop-rock taldea 2012an sortua da. Hainbat kontzertu 2013-2014ean zehar Euskal Herri osoan zehar. 2014ean autoproduzitutako 11 abestiko CD bat atera zuten. Gaur egun abesti gehiago prestatzen ari dira.

Yellow Marsupials 2015eko hasieran sortutako talde bat da,istoria laburreko taldea izanik hau da euren lehenetariko lehiaketa. Aurretik talde honetako kideak gustuko duten taldeen bertsioak egiten ibili ziren. Urte batzuk bertsioak egiten igaro ondoren euren abestiak egiten hasi zireneta horretarako kide berri bat sartu zuten taldean, euren abeslaria.

Alter Ego, Primeros Auxilioss eta Atzekabe azaroaren 27an Durangaldeko maketa lehiaketan

Maketa lehiaketa 3 web
Azaroaren 27an Durangaldeko maketa lehiaketaren bigarren eguna da. Gau horretarako aukeratutako hiru taldeak 23:00etatik aurrera Zelaieta zentroan eskainiko dute kontzertua. Sarrera doan da. Aste honetako taldeak Atzekabe, Primeros Auxilioss eta Alter Ego dira.

Atzekabe musika taldea 2014ko udan sortu zen. Ezagunak ziren lagunak batu eta PopRock estiloa jarduteko nahiean taldea sortu zuten.

2010.urtetik daramate punk-rock estiloa jorratzen Primeros Auxilioss taldekoak. Amorebieta-Etxanoko zelaieta zentroko lokaletan entsaiatzen dute. Estudioko bi disko eta bi maketa dituzte, dena eurek autogestionatua eta ekoiztua.

Alter Ego Urretxu eta Zumarragako rock taldea dira, orain zenbait urte ezagutzen diren partaideez osatua eta Fito, La fuga, eta bestelako rock nazionaleko zenbait ereduetan oinarrritzen dena. Orain arteko lan propioetan gehienbat gazteleraz jardun badute ere, euskerazko zenbait lan ere badituzte. Zuzenekoetan energia eta gozamena dituzte beti helburu!

Nevadah, Eresi eta Brainfall azaroaren 20an Durangaldeko maketa lehiaketan

Maketa lehiaketa 3 web
Azaroaren 20an Durangaldeko maketa lehiaketa hasten da. Aukeratutako lehenengo hiru taldeak 23:00etatik aurrera Zelaieta zentroan eskainiko dute kontzertua. Sarrera doan da. Aste honetako taldeak Brainfall, Nevadah eta Eresi dira.
Eresi Bilbo inguruko ska-rock talde bat da, 2013an sortua.
Fran (gitarra) eta Unai Z (baxua) Skaramuza izeneko talde batean jotzen zuten. Skaramuza 2013an desagertu ondoren, Unai Z-k, Ieltxu (bateria) ezagutu zuen Garilak 26-an jotzen zegoela eta elkarrekin beste proiektu bat sortzea erabaki zuten. Unai A (saxoa) izan zen hurrengo partaidea, eta hortik aurrera, beste taldekideak batu ziren bederatziko taldea osatu zen arte.
Honela, Lander (teklatua), Haritz (gitarra), Beñat (saxo), Cris (tronboia) eta Natalia (tronpeta) dira gainontzeko musikariak, gogotsu Eresi taldean sartu direnak.
Aurten grabatu dute euren lehen maketa, gaztelaniaz eta euskaraz abestutako bost abesti dauzkana, hemen aurkezten dutena.
Nevadah taldekoak urtebete entseatzen egon ostean Durangoko Jaietan euren lehehengo kontzertua eskaini dute.
Durango, Abadiño eta Mañariako 5 gazte dira, eta euren musika estiloa Rock-Garajea dela esan dezakegu; dena den ez dute euren burua etiketatzen. 2 kanta estudioan grabatu zituzten sare sozialetatik mugitzeko eta hauetariko baten bideoklipa ere grabatu zuten.
Brainfall 2014ko urrian jaio zen soinu eta estilo desberdinekin esperimentatzeko ideiarekin. Pixkanaka pixkanaka taldekide gehiago gehitu dira proiektura gaur egungo taldea sortu arte. Bi ahots nagusi dituzte, bat neska eta bestea mutila, euren ezaugarri nagusia hori delarik.