Apirilaren 13an Maketa lehiaketan Debajo del Paraguas, Eztandap eta Wicked Wizzard

maketa lehiaketa5web1
Apirilaren 13an Maketa lehiaketako lehenengo kontzertuak izango dira Zelaieta zentroko kontzertu gelan. Hiru talde kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera Wicked Wizzard, Bizkaiko hainbat herrietatik etorrita, Debajo del Paraguas Mungiako taldea eta Eztandap talde zornotzarra. Sarrera doan izango da.

Maketa lehiaketa 2018 talde aukeratuak

maketa lehiaketa5web aukeratuak
Guztira 22 taldek eman dute izena. Hemen daude talde aukeratuak eta egutegia, kontzertuak Zelaieta zentroan izango dira:

APIRILAK 13 
Wicked Wizzard (Mungia)
Debajo del Paraguas (Bilbo, Barakaldo, Santurtzi, Getxo)
Eztandap (Amorebieta-Etxano)

APIRILAK 20
LauKatu (Gernika)
Licenciado Vidriera (Durango)
Steepers (Amorebieta-Etxano)

MAIATZAK 4
Slowmo (Bilbo)
Ellas (Balmaseda)
Zeinke (Amorebieta-Etxano)

Maketen Lehiaketa musika talde guztiei zuzenduta dago, edozein musika estilokoei, beti ere, diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute.
Lehentasun moduen, taldekideen erdiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
• 16 eta 35 urte bitartean izatea.
• Taldekideetako inork ezin izango du bi talde parte hartzaile baino gehiagotan egon.
SARIAK: Sariak era honetan banatuko dira:
• Talderik onena: 1500€ (garbi).
• Kanturik onena euskaraz 500€ (garbi).
• Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu.
Izena emateko orria hemen deskargatu.
Guraso edo tutoreen baimena hemen deskargatu

Institutuko ikasleen moda desfilea martxoaren 16an eta 17an

Institutoko desfilea 2018 webAurreko urteetan bezala Urritxe institutuko ikasleak euren ikasbidairako dirua lortzeko moda desfilea prestatzen ari dira. Ikuskizuna martxoaren 16an 23:00etan eta martxoaren 17an 20:00 disfrutatzeko aukera izango dugu. Gazteak abestu, dantzatu eta nola ez, desfilatu egingo dute. Ordu bateko ikuskizuna izango da. Sarrerak: 4€ ostiralerako. 5€ larunbaterako.

Gauerobidaian Valentziara

Gauerobidaian2018 web eusVALENTZIA, ZIENTZIA ETA ARTEEN HIRIA, BIOPARK
Apirilaren 4tik 7ra
200€ Ametx txartelarekin (ordainketa kreditu txartelarekin)
3 gaba hotelean.
Gosariak, bazkariak eta afariak.(joanaldikoa izan ezik)
Bioparkerako sarrera
Oceanografic, Hemisferic, Zientziaren museoa eta Elektrizitatearen antzokirako sarrerak.
Bisita gidatua Valentzian.
Autobusa.
Bidai asegurua eta begiraleak
Informazioa HEMEN
Aurreko urteetako Gauerobidaian programako bideoak.