Gauerobidaian Valentziara

Gauerobidaian2018 web eusVALENTZIA, ZIENTZIA ETA ARTEEN HIRIA, BIOPARK
Apirilaren 4tik 7ra
200€ Ametx txartelarekin (ordainketa kreditu txartelarekin)
3 gaba hotelean.
Gosariak, bazkariak eta afariak.(joanaldikoa izan ezik)
Bioparkerako sarrera
Oceanografic, Hemisferic, Zientziaren museoa eta Elektrizitatearen antzokirako sarrerak.
Bisita gidatua Valentzian.
Autobusa.
Bidai asegurua eta begiraleak
Informazioa HEMEN
Aurreko urteetako Gauerobidaian programako bideoak.

ZapatuEro. Show Cooking Julen Bazekin

zapatuerourria-web

Urriaren 15ean ZapatuEro hasten da, eta nola! Julen Bazen eskutik Show Cooking Saioa disfrutatu ahal izango dugu goizeko 11:00etatik 13:00etara. Ezin duzu galdu! Prezioa 3€koa da eta 18-30 urte bitartekoentzako ekintza da hau. Izena eman behar da aurretik, beraz ez zaitez gelditu leku barik eta hurbildu izena ematen.

Laguntzaile: Sociedad Artistico Coral Zornotza

Irudia: Beittu video factory

IBILALDIAK FAMILIAN

MundakaEtxeko gaztetxoenekin familian egiteko irteerak, natura, ondarea eta inguruak ezagutzeko eta euskaraz jarduteko parada ezin hobea eskainiko dutenak.

Udaberri honetarako hiru irteera programatu dira, bat hilean, igande goizetan. Bost-sei kilometroko ibilaldiak dira, egiteko errazak. Autobus zerbitzua eta begirale euskaldunak izango dira eta, ibiltzeaz gain, bisitatzen diren tokien interesdun ezaugarriak eta jakingarriak azpimarratu ohi dira. Ibilaldi hauetan umeak euren kargu hartzen duten pertsona nagusiek lagunduta datoz.

Oraingoan Bizkaiko kostaldera joango gara. Kostalde hau kilometrotan luzea izan ez arren, ederra dugu benetan. Kostalde guztia hiru ibilalditan ezagutzea ezinezkoa izanagatik ere, ahaleginak egingo ditugu bertako leku esanguratsuenetako batzuk miatzeko.
Apirilaren 10ean: Muskiz – Zierbena (6km)
1936ko gerrateak gure mendietan utzi zituen aztarnetako bat ikusiko dugu, itsasoaren ikuspegi ederrarekin batera.
Maiatzaren 8an: Laida – Laida (7 km)
Laida eta beraren inguruak Bizkaiko kostaldeko harri-gorri kuttuna dugu. Akorda eta inguruetako kontu eta istorioetan murgilduko gara.
Ekainaren 5ean: Elantxobe – Laga (5 km)
Bizkaiko herri berezienetako bat da Elantxobe. Bertako kale eta estu eta aldapatsuetan hasi, eta Ogoñoraino iritsiko gara, bertako edertasunaz gozatzeko.

Irteera 1, 5 €
Irteera 2, 8 €
3 irteera, 10 €

Kultura partekatzeko eta zabaltzeko trukea egingo dute gazte zornotzarrek eta asturiarrek

Gazteen arteko kultura-trukea antolatu  dute Amorebieta-Etxanoko eta L.lenako (Asturias) Udalek Ixuxú, Asturies-Euskal Herria izeneko elkartearen bidez. Gazteen sortze-lanaren alde egitea, kulturen eta pertsonen arteko harremanak sustatzea, hizkuntza-aniztasuna agerian azalaraztea, tokiko musika bultzatzea eta, norberaren lurraldetik ate jotzeko aukera eskainiz, kultura tradizionala ezagutaraztea du xede ekimen honek.

Maiatzaren 3an eta 31n gauzatuko da programa, egun horietan elkartuko baitira, hurrenez hurren, La Pola de L.lenan eta Amorebieta-Etxanon.

Maiatzaren 3an gazte zornotzarrak Asturiaseko udalerri horretara abiatuko dira, euren lanen erakuskariak eramanda. Goizean, Udabarri taldeko ordezkari batzuek dantzaldia eskainiko dute L.lenako plazan. Horren ostean Amorebieta-Etxanoko gazteen artean euskararen erabileraren nondik norakoen gaineko solasaldia antolatu du Ametx erakunde autonomoak eta, arratsaldean, Lara Izagirreren Next Stop: Greenland film laburraren proiekzioa izango da, Amorebieta-Etxanoko ikus-entzunezko lanen ekoizpenaren lagin gisa. Amaitzeko, Udabarri dantza taldearen eskutik etorriko den beste erakustaldi baten ondoren, Ska Eromen erromeria taldeak kontzertua eskainiko du, Adizion Etilika talde asturiarrarekin batera.

Maiatzaren 31n La Polako gazteek bisitatuko dute Amorebieta-Etxano. L.lena kontzejuaren barruan dago La Pola eta 13.000 biztanle dituen herri hau Caudaleko meatze-arrokoen arteko garrantzitsuenetako bat da. Gaites Güestia bandaren kideek emango diote hasiera programari eguerdian Zelaieta parkean. Arratsalderako, Asturiaseko hizkuntza normalizazioari buruzko hitzaldia antolatu du. Zelaieta zentroan izango da, eta Pablo Suarezek hartuko du parte. Sagardoaren eskualdeko Hizkuntza Normalizaziorako Zerbitzuaren arduraduna da Suárez. Horren ondoren, Suena’l camín dokumentalaren proiekzioa izango da, Efrén Álvarez Acebalek, egileak, aurkeztuta. Amaitzeko, sagardoa dastatu ahal izango da gauean Zelaieta parkean, Adizion Etilika talde asturiarrak eta Ska Eromen erromeria talde zornotzarrak erritmoa emanda.

Proiektuaren protagonistak gazteak badira ere, udalerriko guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, gazteontzat, ez ezik, nagusientzat eta haurrentzat ere programatu baitira ekintzak.