Udaleku irekiak 2018

UDALEKU IREKIAK 2018Udaleku irekiak 2018 web

Dokumentazioa
Izena emateko arautegia
Datak
1. ekainaren 25tik 29ra
2. uztailaren 2tik 6ra
3. uztailaren 9tik 13ra
4. uztailaren 17tik 20ra
Ordutegiak
A. 09.00-13.00 B.09.00-15.00
Prezioa A.35€ B.75€ (Jantokia barne)
Izen-ematea Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra (biak barne)
Ametx Txartelarekin Gazte Informazio Bulegoan. 10.00-13.00/17.00-20.00

Apirilaren 13an Maketa lehiaketan Debajo del Paraguas, Eztandap eta Wicked Wizzard

maketa lehiaketa5web1
Apirilaren 13an Maketa lehiaketako lehenengo kontzertuak izango dira Zelaieta zentroko kontzertu gelan. Hiru talde kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera Wicked Wizzard, Bizkaiko hainbat herrietatik etorrita, Debajo del Paraguas Mungiako taldea eta Eztandap talde zornotzarra. Sarrera doan izango da.

Maketa lehiaketa 2018 talde aukeratuak

maketa lehiaketa5web aukeratuak
Guztira 22 taldek eman dute izena. Hemen daude talde aukeratuak eta egutegia, kontzertuak Zelaieta zentroan izango dira:

APIRILAK 13 
Wicked Wizzard (Mungia)
Debajo del Paraguas (Bilbo, Barakaldo, Santurtzi, Getxo)
Eztandap (Amorebieta-Etxano)

APIRILAK 20
LauKatu (Gernika)
Licenciado Vidriera (Durango)
Steepers (Amorebieta-Etxano)

MAIATZAK 4
Slowmo (Bilbo)
Ellas (Balmaseda)
Zeinke (Amorebieta-Etxano)

Maketen Lehiaketa musika talde guztiei zuzenduta dago, edozein musika estilokoei, beti ere, diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute.
Lehentasun moduen, taldekideen erdiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
• 16 eta 35 urte bitartean izatea.
• Taldekideetako inork ezin izango du bi talde parte hartzaile baino gehiagotan egon.
SARIAK: Sariak era honetan banatuko dira:
• Talderik onena: 1500€ (garbi).
• Kanturik onena euskaraz 500€ (garbi).
• Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu.
Izena emateko orria hemen deskargatu.
Guraso edo tutoreen baimena hemen deskargatu

Ludoteka berezia Aste Santuan 2018

Ludoteka berezia aste santua 2018 web
1. Gaia: Zirkoa
2. Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2008ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (Txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: 2018ko martxoaren 26tik 28ra
2. txanda: 2018ko apirilaren 3tik 6ra
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Plaza mugatuak (40 leku txanda bakoitzeko). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Behin betiko zerrenda martxoaren 20an argitaratuko da.
6. Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean) Umeak txanda berdinean onartuak izango dira baina ondoren ekintzetan
kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
7. Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 5etik 16ra. Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
8. Ordainketa kreditu txartelarekin izena ematerakoan egingo da. Diru bueltaketa, onartuak ez direnentzat behin betiko zerrendak argitaratzen direnean ezartzen den epean egingo da.
9. Prezioak eta beherapenak.
15 € 1. txanda
20 € 2. txanda
Ez da beherapenik aurreikusten
DBE: prezio ordenantzaren arabera
10. Itzulketak. Izena emateko epea bukatuta dirua itzuliko da, plaza egokitzen ez bazaizu, hurrengo egoeretako bat ematen bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) Etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin programa hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
11. 2018ko Aste Santuko ludoteka bezeria Zelaietan garatuko da.
12. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.