Institutuko ikasleen moda desfilea martxoaren 16an eta 17an

Institutoko desfilea 2018 webAurreko urteetan bezala Urritxe institutuko ikasleak euren ikasbidairako dirua lortzeko moda desfilea prestatzen ari dira. Ikuskizuna martxoaren 16an 23:00etan eta martxoaren 17an 20:00 disfrutatzeko aukera izango dugu. Gazteak abestu, dantzatu eta nola ez, desfilatu egingo dute. Ordu bateko ikuskizuna izango da. Sarrerak: 4€ ostiralerako. 5€ larunbaterako.

Gauerobidaian Valentziara

Gauerobidaian2018 web eusVALENTZIA, ZIENTZIA ETA ARTEEN HIRIA, BIOPARK
Apirilaren 4tik 7ra
200€ Ametx txartelarekin (ordainketa kreditu txartelarekin)
3 gaba hotelean.
Gosariak, bazkariak eta afariak.(joanaldikoa izan ezik)
Bioparkerako sarrera
Oceanografic, Hemisferic, Zientziaren museoa eta Elektrizitatearen antzokirako sarrerak.
Bisita gidatua Valentzian.
Autobusa.
Bidai asegurua eta begiraleak
Informazioa HEMEN
Aurreko urteetako Gauerobidaian programako bideoak.

Maketa lehiaketa 2018

maketa lehiaketa5web

Maketen Lehiaketa musika talde guztiei zuzenduta dago, edozein musika estilokoei, beti ere, diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute.
Lehentasun moduen, taldekideen erdiak hurrengo baldintzak bete beharko ditu:
• 16 eta 35 urte bitartean izatea.
• Taldekideetako inork ezin izango du bi talde parte hartzaile baino gehiagotan egon.
SARIAK: Sariak era honetan banatuko dira:
• Talderik onena: 1500€ (garbi).
• Kanturik onena euskaraz 500€ (garbi).
• Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu.
Izena emateko orria hemen deskargatu.
Guraso edo tutoreen baimena hemen deskargatu

Neska gazteentzako autodefentsa feminista tailerra

Autodefentsa 2018 web Tailerra 12-18 urte arteko neskei zuzenduta dago eta 4 orduko iraupena izango du (10:00-14:00). Esther Lopezek dinamizatuko du.

Autodefentsa feminista eraso matxisten prebentziorako modurik onena da. Zentzu honetan, neskeei beraien garapen pertsonal integrala hobetzeko helburuarekin tresnak ematea ezinbestekoa da eta baita indarkeria sexistari aurre egiteko prebentziorako eta babeserako bitarteko bat ematea.

Autodefentsa feministako tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.

Izena eman ahal duzu Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztetxokoan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Perubele Amorebieta-Etxanoko Inauterietako protagonistak

Inauteriak 2018 web
Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datozen Inauterietarako. Horrela, otsailaren 9tik 13ra, zornotzarrek hainbat kultur ekitaldi izango dituzte kaleak girotzeko. Jai parte-hartzaile batzuk antolatu nahi dira, herritar guztientzat baina bereziki txikienei zuzenduak.

Ostiralean, hilak 9, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pilotalekuan jarriko den taula gainean izango dira arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrerak 6 eurotan salduko dira eta otsailaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Gazte Bulegoan.

Beranduago, 19:00etan, Zelaieta parkean, Perubeleren aurkezpena egongo da eta ondoren jaietako protagonista nagusia den honekin kalejira bat egingo da. Ibilbidean zehar Udazken taldeko dultzaineroak izango ditu bidelagun eta parte hartzen duten guztiak animatuko dituzte.

19:30etik aurrera atseden hartu ahal izango da Zelaieta parkean jarriko den karpan eta han zornotzarrek txorizoa eta sagardoa jan eta edan eta ordu erdi beranduago Gora Herria taldeak egingo duen erromeriarako indarrak hartu ahal izango dituzte.

Larunbaterako, otsailak 10, 18:30ean magia ikuskizuna antolatu da Asier Khidam magoaren eskutik.

19:00etatik aurrera, La Cuadrilla de la TIa kaleko ikuskizun musikalak Amorebieta-Etxanoko kaleak girotuko ditu zornotzarrak animatuz eta 20:30etan, Zelaieta parkean egongo den karpan, DJ XAIBOR izango da eta jendea dantzatzen animatuko du.

Beste urte batez, Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek mozorro lehiaketa antolatu dute eta aurtengo gaiarekin lotuta dagoen mozorrorik onenari saria emango diote: Munduko karnabalak

Igandea, otsailak 11, egun lasaiagoa izango da eta Udabarri dantza taldearen eskutik 12:00etatik aurrera Inauterietako dantzak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan.

Inauterietako asteartea

Asteartea, otsailak 13, 17:00etatik aurrera Zelaieta parkean. Photocall bat egongo da txikienek argazki bat atera dezaten oroigarri gisa. Orduerdi beranduago kolpez blai ikuskizuna eskainiko dute Zo Zongó batukada taldekoak.

18:00etan Nafarroa Zentroan nagusientzako mozorro lehiaketa egingo da. Ondoren lunch bat egongo da eta Inauterietako dantzaldi bat parte hartzen duten guztientzat.

19:00etan dultzaineroen laguntzarekin Inauterietako kalejira bat egongo da. Zelaieta parkean hasiko eta bertan baita ere datorren urtera arte agur esan ondoren erre egingo da Perubele. Txikienentzat txokolatada bat ere egingo da.

Nun ikusiot nik zure aurpegixe 2017 bideoak

nun ikusiot web

¿Quien soy? eta Zozoak beleari ipurbeltz Not in my town 2017ko irabazleak

Lauaxetako ikasleak eginiko ¿Quien soy? bideoa izan da Not in my town lehiaketako epaimahaiaren sariaren irabazlea, 14 urtetik gorakoen kategorian. 360€ko saria irabazi dute Dendariak elkarteeko bonoetan. Bestetik, 14 urtetik beherakoen kategorian Zozoak beleari ipurbeltz izenburuko bideoa izan da 280€ko epaimahaiaren sariaren irabazlea.
DSC_0411
Publikoaren sariak Ez da genero kontua Karmengo Ama ikastetxeko ikasleak eginiko bideoarentzat eta Not in my LOL bideoarentzat izan dira.
DSC_0404
Guztira 27 bideo aurkeztu dira eta ehun gazte baino gehiago hartu dute parte lehiaketa honetan.

Gaztedi programa praktikak eta ideia lehiaketa

Gaztedi durangaldea
Enpresa ideien lehiaketa
Lehiaketa hori Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten eskualdeko Udaletan erroldatutako 16 eta 29 urte (biak barne) bitarteko gazteei zuzenduta dago. Proiektuak gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte.
Bi sari daude:
1. saria: 1.000 euro
2. sariak: 500 euro. (4 sari)
Enpresa ideak, sarituak zein saririk jaso ez dutenak, ideien Banku publiko baten parte izango dira eta ideia horretan oinarritutako enpresa proiektu bat garatu nahi duen edozein pertsonaren eskura egongo dira nahiz eta idea aurkeztu duen taldeak garatzeko lehentasuna edukiko duen.
Oinarriak hemen.

Lanekoak ez diren praktikak
lanekoa ez den praktikak hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
Hiru hilabeteko iraupena.
%75 iraupeneko lanaldia.
Bekadunak hartzen dituzten enpreseek parte hartzen duten erankundeen aldetik 500€/hilabete jasoko dituzte eta balibide hori beheko baldintzen arabera erabili beharko dute:
Bekadunak jasoko duen zenbateko garbia 460€ izango da.
Enpresari eta langileari dagokion Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzeko 40€ erabiliko dira.
Bekadunak hartzen dituzten enpreseek bekadunaren aldean kotizatzeko KKK (Kotizazio Kontu Kodea) zehatz bat eskatu behar dute.
Bekadunak hartzen dituen enpresak praktikaren edukiari buruzko informazioa aurrez eman behar du eta beka ematen duen erakundeak egin behar duen ebaluazioa onartu behar du.

Informazio gehiagorako

Errege kabalgatan parte hartu gura duzu?

Gaztetxoak 10-14 urte bitartekoak behar dira, urtarrilaren 5ean errege kabalgatan parte hartzeko. Karrozetan joateko pertsonak behar dira.

Izena eman ahal duzu Gazte Informazio Bulegoan abenduaren 11tik aurrera lagundu gura baduzu Ametx txartelarekin. Ondoren jantzia jaso beharko duzu. Jantzi horrekin urtarrilaren 5ean 17.30etan Gaztetxokora hurbildu behar zara eta begirale batekin joango zara kabalgatara.
Jantzia urtarrilaren 15a baino lehen entregatu behar duzu Gaztetxokoan berriro ere.