Marmitako txapelketa 2018 zozketa eta planoa

Marmitako lehiaketa 2018 web

PLANOA
ZOZKETAREN EMAITZAK

1 Amorebietako jaietako kuadrilen arteko marmitako lehiaketa/txapelketa uztailaren 21ean egingo da Zubiondo plazaren inguruan.

2 Herriko edozein koadrilak parte hartu ahal izango du, aurretik Zelaieta Zentroan izena ematen badu. Izen ematea astelehenetik ostiralera 8:30tik 21:30ra izango da, eta uztailaren 13an eguerdiko 13:00etan amaituko da.

3 Mahai-lagunak eta banatutako mahai eta aulkien kopurua ahalik eta zehatzen aurreikusteko, eta lehiaketaren garapen egokirako, izena ematerakoan, kuadrila bakoitzeko kide batek AMETX txartela izan eta aurkeztu beharko du. Pertsona hori mailegatutako materialaren arduraduna izango da eta materiala ez jasotzea, ez itzultzea, edo egoera ez egokian itzultzekotan hurrengo zenbatekoen arabera ordaindu beharko ditu:

Mahaia: aleko prezioa 30€

Aulkia: aleko prezioa 20 €

Bestelako zigorrak: 50€

Zigorra jarriko da honako egoera hauek gertatuz gero:

– Mahai-lagun baino askoz mahai eta aulki gehiago egonez gero.

– Materialaren ez entregatzea orduan eta beharrezko lekuan edo materiala egoera okerrean bueltatzea.

– Antolatzaileek banatutako tokien mugak errespetatu ezean.

– Arautegian agertzen ez den antolatzaileek erabakitzen duten beste edozer

4 Lehiaketako/txapelketako koadrilei egokitu zaizkien tokiak zozketatu egingo dira. Zozketa jendeaurrean egingo da Zelaietako Auditorioan, uztailaren 18an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan. Guneak pertsona kopuruaren arabera sailkatuko dira eta kategoria desberdinetan zozketatuko dira: A talde txikiak, B talde handiak eta C Challengeko taldeak. Kuadrila bakoitzak zozketan esleitutako tokia erabili beharko du derrigorrez.

5 Antolatzaileek hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia BAINO EZ diete emago Challengen parte hartuko duten koadrilei. Mahaiak eta aulkiak planoan agertzen den lekuan hartu eta bueltatu beharko dira hurrengo ordutegia errespetatuz. Hartu: 10:30 – 13:00; bueltatu: 13:00 – 19:30.

6 Koadrilek, antolatzaileen azalpenak kontuan hartu beharko dituzte uneoro, batez ere lapikoak entregatzeko ordutegia eta lekua.

Sari banaketa 14:30etan izango da.

Lapikoak gehienez, 25 zm-ko diámetroa izan dezakete.

7 Txapelketan/lehiaketan zehar sortu litekeen edozein arazo konpontzeko Batzorde Antolatzailea izendatuko da AMETXeko bi kide eta kuadrila antolatzaileko beste bi kideek osatuta.

UDALEKU IREKIAK 2018 Dokumentazioa

UDALEKU IREKIAK 2018Udaleku irekiak 2018 web
Dokumentazioa
Irizpideak eta baldintzak
Mediku fitxa (Udalekuaren lehenengo egunean entregatu)
Baimenen fitxa (udalekuaren lehenengo egunean entregatu)
OHARRA: Irteera egunetan ordutegia 16:30ak arte luzatuko da.
Ordutegia A taldea 2012-2011 jaioak
Ordutegia B taldea 2010-2008 jaioak
Ordutegia Beheko eskola
Menua
Izena emateko arautegia
Datak
1. ekainaren 25tik 29ra
2. uztailaren 2tik 6ra
3. uztailaren 9tik 13ra
4. uztailaren 17tik 20ra
Ordutegiak
A. 09.00-13.00 B.09.00-15.00

Tanborradak 2018 entseguak

Tanborrada entseguak webDANBOR-JOLE ETA BETERANOEN ENTSEGUAK
Ekainak 7 19:45
Ekainak 14 19:45
Ekainak 20 19:45 (kamioien aparkalekuan)
Ekainak 28 19:45
Uztailak 5 19:45
Uztailak 12 19:45
Uztailak 18 19:45 (Kamioien aparkalekua)

FUSILARIEN ENTSEGUAK
Ekainak 25 20:00
Ekainak 28 20:00
Uztailak 3 20:00
Uztailak 10 20:00

KANTINARIEN ENTSEGUAK
Uztailak 5 19:00
Uztailak 12 19:30

UMEEN TANBORRADA
Tanborrariak
Ekainak 20 18:00
Ekainak 27 18:00
Uztailak 4 18:00
Uztailak 11 18:00
Uztailak 18 18:00

Kantinariak
Uztailak 10 18:30
Uztailak 12 18:30
Uztailak 16 18:30
Uztailak 18 18:30

Fusilariak
Uztailak 5 17:30
Uztailak 12 17:30

Natura-Hiria umeentzako tailerrak

BIArkitekturawebEskala desberdinetan hiriaren eta naturaren arteko harremanaren gaineko kontzientzia hartzeko ekintza. Nola egiten dute topo naturak eta hiriak? Nola aurkitzen dute beraien burua? Txikienen proposamenekin jolastuz lan egingo dugu.

Lekua: Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroa
Ordua: 17:30-18:30
Leku kopurua: 5 eta 8 urte arteko 25 ume
Izen ematea: Gazte Informazio Bulegoan ekainaren 13ra arte.

Umeen tanborrada 2018 izen ematea

Umeen tanborrada 2018 web Umeen tanborrada 2018ko uztailaren 19an burutuko da.

5-13 urte bitarteko umeak eta gaztetxoak hartu ahal dute parte. (2013-2005 urteetan jaioak)
Izena emateko epea: 2018ko maiatzaren 21etik ekainaren 8ra Gazte Informazio Bulegoan edo behean datuak beteta. Izena emateko umea/gaztetxoaren izen-abizenak, jaiotze data eta arduradunaren teléfono zenbakia eman beharko da.

Gorputzak: Sukaldariak, antortxeroak, fusileroak, kantineroak eta tanborreroak.

Zure Izen-abizenak (beharrezkoa)

Jaiotze-data (beharrezkoa)

Telefonoa (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Aurreko urtean parte hartu du (beharrezkoa)
 BAI EZ

Gorputza aurreko urtean (beharrezkoa)
 tanbor-jolea kantineroa fusilaria antortxeroa sukaldaria

ARAUTEGIA

Nagusien tanborradan online izena emateko epea zabalik maiatzaren 31ra arte

Tanborrada 2018 web
Hirurogeita hamar urtetik gorako tradizioa daukan ospakizuna da Amorebietako tanborrada, eta azken 40 urteotan etenik gabe ospatu izan da. Gure ustez, ekimen herrikoia da tanborrada eta, horregatik, merezi du zaintzea denboran iraun dezan eta, urteak aurrera joan ahala, aberastuz joan dadin.

Urte hauetan guztietan, profil eta ezaugarri bereziak eta esklusiboak definituz joan da Amorebietako tanborrada, eta horiek ematen diete ospakizunari bere duen izaera berezkoa.

Izaera berezi, koloretsu, parte-hartzaile eta umoretsu horri eustea, eta jaia ahalik eta erarik antolatuenean iraunaraztea da helburua. Hain zuzen ere, ahalegin sendoa egitea Napoleonen tropek duela bi mende baino gehiago gure lurretan barrena gauzatu zuten desfilea ospatu, jai bilakarazi eta satira eran burutzen duen jai bitxi hau bizirik mantentzeko, antolaketarik ezak edota utzikeriak jota hil ez dadin.
Izena eman hemen
Arautegia