Amorebieta-Etxanok bere jaietako pertsonaia marrazten du

jaiak
Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko jaietarako pertsonaia bat sortzeko lehiaketaren oinarriak martxan jarri ditu gaur. Sorkuntza lan horrek Amorebieta-Etxanoko bizimodu, historia eta ohiturak bildu behar ditu.

Lehiaketan norbanakoek eta taldeek parte hartu ahal izango dute, formatu librean. Azken produktua album ilustratu moduan argitaratuko du. Hortaz, irudiak eta testua izango ditu. Lehiaketa honetan aukeratuko den pertsonaia urtero egiten diren jaietako karteletan erabiliko da eta baita jaietako batzordearen ustez egokia izan daitekeen gainontzeko produktuetan.

Lanak 2019ko maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaia ondokoek osatuko dute: arte plastikoetan aditu batek, argitaletxe bateko ordezkari batek, herriko artista batek eta Ametx Erakunde Autonomoko presidenteak. Guzti hauek izango dira proposamenak aztertuko dituztenak eta ekainaren 28an beraien erabakia jakinaraziko dute. Proiektua irabazten duenari 3.000 euroko saria emango zaio.

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.