Aste Santuko ludoteka berezia 2019

Ludoteka berezia aste santua 2018 web
1. Gaia: Ortua
2. Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2009ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: 2019ko apirilaren 15etik 17ra
2. txanda: 2019ko apirilaren 23tik 26ra
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Plaza mugatuak (50 leku txanda bakoitzeko). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Plazen onarpena SMS bidez jakinaraziko da apirilaren 2an.
6. Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean). Umeak txanda berdinean onartuak izango dira baina ondoren ekintzetan kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
7. Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 18tik 29ra. Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.
8. Ordainketa kreditu txartelarekin egingo da ezartzen den epean, zozketa egin ondoren plaza esleituta dagoelarik.
9. Prezioak eta beherapenak.
1. txanda: 15 €
2. txanda: 20 €
Ez da beherapenik aurreikusten
DBE: prezio ordenantzaren arabera
10. Itzulketak. Dirua itzuliko da hurrengo egoeretako bat ematen bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) Etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta. Behin programa hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen kopuru proportzionala soilik.
11. 2019ko Aste Santuko ludoteka bezeria Zelaietan garatuko da.
12. Deialdi honetan ematen diren informazioa eta datu pertsonalak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen babespean egongo dira.

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.