Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak agortuta

Musua pirritx eta porrotxMartxoaren 1ean Pirritx, Porrotx eta Marimotots Amorebieta-Etxanora hurbilduko dira azken urteetan bezala. Oraingoan “Musua” ikuskizuna aurkeztuko dute arratsaldeko 17:30an Amorebieta IV frontoian.
Aurten sarrerak online saltzen dira HEMEN eta Zornotza Aretoko makinan. Horrela edozein ordutan erosi ahal izango dira eta sortzen ziren kolak saihestu.
Sarrerak bi gunerako erosi ahal dira:

PISTA
3 urtetik gorakoentzat. Jesarleku barik. Prezioa: 6€

GRADAK
Adin guztietarako. Jesarlekurekin.
Prezioak: 3 urtera arte 3€ / 3 urtetik gorakoentzat 6€ (Adina atean bertan egiaztatuko da)

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.