Jokoan 2018, azaroak 24 eta 25

Jokoan2018webMahai jokoak Amorebieta-Etxanora hurbiltzen dira
Azaroaren 24 eta 25 Amorebieta-Etxanon Jokoan, mahai jokoen jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da.
Bere bederatzigarren edizioa Zelaietara bueltatzen da publiko guztientzako, mahai joko berrienak oinarri bezala hartuta, aisialdiko eskaintza berritzaile bat aurkezteko. Zelaietako Amorebieta IV frontoian aurrera eramango da azaroaren 24tik 25era, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da. Informazio gehiago jokoan.com webgunean aurkitu ahal da.
Uharte bat esploratu, gaztelurik ederrena eraiki, edo Star Warseko pilotu bat bihurtzea… hau eta askoz gehiago aurkituko dugu 100 joko baino gehiago osatzen duten ludotekan. Bi gune desberdin izango ditugu: Familientzako ludoteka, 4-9 urte bitartekoentzat eta beste gune orokor bat gazte zein nagusiei zuzendutako jokoekin. Parte hartzeko ez dira jokoen arauak ezagutu behar, horretarako dinamizatzaileak izango dira guneetan, jokoen inguruan azalpenak emateko eta arauak azaltzeko.

zure iritzia

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.